Pasa den larunbatean (apirilak 18), Usurbilgo Udalak, Herriko Artixten Taldeak, Zirimarak, Noaua!k eta hainbat eragile eta herritarrek antolatuta, koronabirusaren ondorioz haurrek kalera atera ezinik dauden honetan, ekimen berezia antolatu zen Usurbilen: Umeen Eguna. Ekimen honek herriko haurrek erakusten ari diren jarrera eredugarria txalotu eta eskertzeko balio izan zuen. Lipdub bat grabatu zuen kamioi ibiltari batek eta Usurbil guztia zeharkatu zuen. Herriko balkoietan agertzen ziren herritarrak grabatu zituen.
Auzoetako bideoa
Kaxkoko bideoa
Aginagan hasi zen eta ondoren Txokoalde, Urdaiaga, Santuenea, Zubieta, Kalezar, Atxegalde eta Kaxkoa zeharkatu zituen bi animatzaileek musikaz giroturiko kamioiak. Grabaketa osoa bi bideoetan zabaldu da, batean kaxkoan jasotako irudiak agertzen dira eta bestean, auzoetakoak.
Egunean zehar ere beste ekintza batzuk ere egin ziren. Zumba jarduera praktikatzeko aukera Betisa Carrascoren eskutik, Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren kontaketa saioa, akrosport irudiak proiektatu ziren…
Usurbilbo Udala: “Eskerrik asko Usurbilgo haurrei, gainerako herritarrei! Eskerrik asko Haurren Eguna egiten parte hartu duzuen guztiei: Ibai, Susana, Imanol, Ioritz, Luis, Haritz, Aitor, Yolanda eta Betisa! Mundiala izan da!”