“Sortuz, bakardadea isolatuz” ekimenaren asteko ekitaldiak

Sortuzbakardadeaisolatuz3Usurbilgo Herriko Artixtak mugimenduak “Sortuz, bakardadea isolatuz” herri ekimena martxan jarri zuen koronabirusak eragindako itxialdia dela-eta: Itxialdiak isolamendura eraman ez gaitzan, sorkuntzak saretzearen bitartez usurbildarron arteko loturak indartzea helburu duen proiektua da”. Herri ekimen honetan parte hartu nahi dutenentzako izen ematea zabalik dago. Antolatzaileen esanetan bi ildo ditu dinamika honek:

  1. Sortzaileen ekoizpenari aterabidea emango dioten zuzeneko emanaldiak eskaintzea: kontzertuak, solasaldiak, tailerrak, ikastaroak…
  2. Norberak bere etxean sortutakoa partekatzea: esketx, bertso sorta, txiste, bideoklip…

Zuzeneko bat burutu nahi duenak Facebook  eta Instagramen plataformetara edo usurbilgoartixtak@gmail.com helbidera idatzi behar du. Era berean ikus-entzunezko euskarririk sortuz gero, bide berdinetik bidali daiteke.

Aste honetako agenda

Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

  • Apirilak 6, astelehena: Elkarrizketa Maider Alzaga
  • Apirilak 7, asteartea: Eneida eta Enema
  • Apirilak 8, asteazkena: Mikel Alkorta
  • Apirilak 9, osteguna: Aroa Etxeburua
  • Apirilak 10, ostirala: Natali Izagirre
  • Apirilak 11, igandea: Istorio kolektiboa Agara Agirre

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.