Usurbil eta Lasarte-Oriako herritar talde bat Osasun Larrialdi mahaia abiatu zuen duela hilabete. Martxoaren 17rako herri asanblada bat antolatu zuten Usurbilen baina bertan behera geratu zen koronabirusaren ondorioz. Erraustegia martxan jartzeko plana eten ez denez, konfinamendutik ekimen bat martxan jartzea erabaki dute. Apirilaren 5ean hasi eta konfinamenduak iraun bitartean, egunero eguerdiko 12:00etan Zubietan eraki den erraustegiaren aurka sirena hotsa ozen jartzera deitu dute.
Erraustegia martxan
Martxoaren 31n erraustegia martxan izan zela salatu dute, funtzionatzeko baimenik gabe: “Erraustegia abiarazte-fasean da, errendimendu osoan funtzionatzen hasi aurreko fasean. Martxoaren 31n zabaldu zen bideoan oso ondo ikusten dira isurketa itzelak. Zer da-eta koronabirusaren krisi betean, eta Eusko Jaurlaritzaren aginduz, Confebask patronalarekin adostu du industria-hondakinak EAEko erraustegietara bideratzea? Zeinetan Donostiakoa dagoen, oraindik funtzionatzeko baimenik gabe?” Honekin batera, Usurbil zein Lasarte-Oriako herri ekimenak Zaldibarko zabortegira garraiatzen ziren industria-hondakinak aurrerantzean Zubietan erreko dituzten susmoa du eta horretarako antolatu dute ekimena, egoera guzti hau salatzeko.
Sirena hotsa eskuratzeko (mp3): gurasos.org/statico/sirena_antiaerea.mp3
Herritarrak sirenak jarrita
Igandean eguerdiko 12:00etan Usurbilen eta Zubietan herritarrak euren etxeetako leiho eta balkoietara atera ziren. Hementxe dituzue sarean zehar zabaldu diren irudiak:
Herri osasuntsua nahi dugulako, kazuela eta trasteen soinuari alarmaren sirenak gehitu dira 12:00etan Usurbilen erraustegiak dakarren arriskua salatzeko. pic.twitter.com/SsLxs2rf4c
— Mertxe Aizpurua (@MertxeAizpurua) April 5, 2020
Osasun alarma dioxinen aurrean Andoaingo Kale Nagusian. #ErrauskketarikEz @Aiurri pic.twitter.com/vxNG7zal4y
— Axi Mirón (@axigune) April 5, 2020
Osasuna eta elkarzaintza!! Aupa Usurbil pic.twitter.com/DxmlYWBbH4
— Agurtzane Solaberrieta (@AgurtzaneSola) April 5, 2020
Koronabirusak ez ezik, erraustegiak ere gure osasuna arriskuan jartzen du. Usurbilen sirenak piztu ditugu gaur, alarma egoeran gaudela gogorarazteko.#erraustegirikez pic.twitter.com/k8DrNViiRX
— Agurtzane Solaberrieta (@AgurtzaneSola) April 5, 2020
Apirilak 5, 12:00, Zubietarrek parez pare dioxina eta bestelako toxikoei aurre egiten. Defendatu Osasuna eta bizitza!!! pic.twitter.com/VXc5zLV3ZT
— GuraSOS (@tgurasos) April 5, 2020
#Zubieta ko erraustegia konfinamendu betean isurtzen ari den dioxinak eta beste toxiko batzuk salatzeko sirena hotsak #Usurbil en. Martxan duten erraustegiaren eraginez ere osasun alertan gara. @ErrausAurkMugi @OEIT_GEIS @tgurasos pic.twitter.com/M9fLzMcU0j
— noaua (@noaua) April 5, 2020