2020.03.31 Zubietako erraustegia goizean (Arg.: I.A./@xabiermikel)
Martxoaren 30ean (astelehena) Pedro Sanchez, Espainiako presidenteak, funtsezkoak ez diren lanetan aritzen diren langileak etxean geratu beharko direla iragarri zuen, martxoaren 30etik apirilaren 9ra arte hain zuzen ere. Ministro Kontseiluak igandean onartu zuen neurri hori. Astelehenetik aurrera indarrean dago berreskuratzeko ordainpeko baimena. Ordutik aurrera, langileek ohiko soldata jasoko dute, eta egin gabeko lanorduak geroago egingo dituzte, mailaka, eta denboran banatuta.
“Oinarrikoak ez diren jardun guztiak”
Gai honekin lotuta, aste honetan, Andoaingo Aiurri astekarian Garbiñe Ubedaren komiki adierazgarri bat kaleratu da “Martxoak 30” izenburupean. Zubietako erraustegia funtsezkoak ez diren lanen barruan kontsideratu ote dutenaren inguruko komikia da. Zoritxarrez, Zubietako erraustegia ez dirudi itxiko dutenik, “ezinbestekoa” dela uste baitute batzuek.
Erraustegiko tximinietatik kea
Gaur, martxoak 31, hainbat herritarrek erraustegiaren inguruko argazkiak zabaldu dituzte sareen bidez. Bertan goizean Zubietako erraustegiko tximinietatik ateratzen zen kea ikusten da. Horrelako irudiak ez ditugu gaur bakarrik ikusi, erraustegia martxan dagoenetik maiz gertatzen da egoera hau, ke zutabeak Zubietako mendi gainetik. Erraustegia martxan dago eta badirudi hori kudeatzen duten agintari politiko eta enpresariek hori geratzeko asmorik ez dutela.
Herritarren argazkia eta bideoa
Martxoak 10, asteartea (Arg.: @XingolaUsurbil)
Martxoak 14, larunbata (Arg.: @XingolaUsurbil)
Martxoak 22, igandea (Arg.: @aldrebesa)
Martxoak 23, astelehena (Arg.: @aldrebesa)
Martxoak 29, igandea (Arg.: @aldrebesa)
Martxoak 30, astelehena (Arg.: P.A.M)
Martxoak 31, asteartea (Arg.: @xabiermikel, josune.estellaarranz, J.M I. eta P.A.M.)