Hernaniko osasun zentroa
Donostialdeko osasun zentroak berrantolatu egin dituzte koronabirusa (Covid19 birusa) dela-eta. Martxoaren 28tik aurrera Lasarte-Oriako osasun zentroko arreta gunea itxita egongo da eta Hernanin artatuko dituzte Covid19 birusarekin kutsatuta egon daitezkeen herritarrak, 00:00etatik 24:00etara. Horretarako medikutara joan aurretik, telefonoz deitzeko eskatu diete herritarrei. Kasu potentzialak egoitza gutxi batzuetan zentralizatuko dituzte, beste osasun etxeetan gainerako gaixoak trabarik gabe artatu ahal izateko.
Usurbilgo osasun zentroa
- Telefonoa: 943 36 20 13
- Faxa: 943 36 15 44
- Posta elektronikoa: correo.csusurbil@osakidetza.eus
Hernaniko osasun zentroa
- Telefonoa: 943 00 66 66
- Faxa: 943 00 66 65
- Posta elektronikoa: correo.cshernani@osakidetza.eus
Oharra: “Neurri horien helburua da osasun-zentro batzuetan zentralizatzea Covic19 birusaren klinika susmagarria duten erabiltzaileen aurrez aurreko arreta; horregatik, osasun-zentrora joan aurretik, lehenengo telefonoz harremanetan jartzeko gomendatzen dugu, arreta modu egokienean eta leku egokian jaso ahal izateko”.