Martxoaren 27an #EtxeanNahiDitugu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz traolak erabiliz, aldarrikapenaren irudiak sare sozialetara igotzeko deia

SareHerritarraEh

Etxerat Elkarteak  eta Sare Herritarrak jakinarazi dute “Etxetik Etxera” saioa emitutuko dutela martxoaren 27an (ostirala) Sare Herritarraren elkartasuna eta aldarria sarean. Koronabirusak eragindako larrialdi egoera dela-eta, euskal presoek eta euren senidee-lagunek bisitak eta komunikazioak etenda dituzte. Martxoaren 27a hilabeteko azken ostirala izanik, elkartasunari eta aldarrikapenei lekua egin nahi dio ekimen honek. Herritarrak deitu dituzte bertan parte hartzeko.

Egitaraua

  • 19:00etan Sare Herritarraren Facebook orrialdean ordu erdiko saioa emitituko da (Etxerat Elkartearen eta Sareren mezuen emanaldia ikusentzunezkoen bidez; musikariak eta bertsolarien emanaldia zuzenean…).
  • 19:30etan atera aldarrikapenaren argazkia edo bideoa eta igo sare sozialetara, #EtxeanNahiDitugu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz traolak erabiliz. Edozein moduan egin daiteke.

Etxerat Elkartea

“Pairatzen dugun emergentzia egoera honetan, eta horren ondorioz, gure senideekiko bisita eta komunikazioen etendura mantentzen den heinean, elkartasunari eta aldarriei lekua egin nahi diegu datorren martxoaren azken ostiralean. Martxoaren 27an, batu gaitezen sarean eta zabal dezagun lau haizetara gure aldarria! Hau duzue “Etxetik Etxera” lerroburupean, Sare Herritarrarekin batera, martxoaren 27rako prestatu dugun saio bereziaren proposamena…

  • 19:00retan: Sare Herritarraren Facebook-ean ordu erdiko saioa emitituko dugu (Etxerat Elkartearen eta Sareren mezuen emanaldia ikusentzunezkoen bidez; musikariak eta bertsolarien emanaldia zuzenean…). Etxerat Elkartearen sare sozialetan ere emanaldiaren berri emango dugu.
  • 19:30etan: Atera zure aldarrikapenaren argazkia edo bideoa eta igo sare sozialetara, #EtxeanNahiDitugu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz traolak erabiliz. Edozein moduan egin dezakezu.

Bilaka dezagun sarea elkartasun eta aldarrikapen topaleku!”

#EtxeanNahiDitugu  #NiEtxeanGeratukoNaiz

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.