Koronabirusak eragindako konfinamendua dela-eta, Usurbilgo alkateak bideo bat grabatu du usurbildarrei zuzenduta

Agurtzane Solaberrieta-Koronabirusa

Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkateak, bideo bat grabatu zuen astelehenean (martxoak 22) bere etxetik, usurbildarrei zuzenduta, koronabirusak eragindako konfinamendua beste hamabost egunez luzatuko dela jakin bezain pronto.

Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea

“Nire lehen hitzak eta miresmena azaldu nahi diet osasunaren arloan lanean ari diren mediku, herizain, zeladore, garbitzaile eta orohar, langile guztiei. Doakie halaber, nire miresmen bera, isolatuta dituzten gure aiton-amonen zaintzaz arduratzen ari diren profesionalei eta nola ez, euren senideei ere, egoera zail honetan, euren alboan izateko aukerarik ez dutelako.

Herriko merkatariei, herritarrak euren erosketak modu seguruan egin ditzaten egiten ari diren esfortzuagatik. Halaber, nire miresmena eta laguntza ere eskaini nahi diet isolamendu egoera honetan euren erasotzailearekin bizitzeko behartuta dauden emakume guztientzat ere. Udaletik baliabideak indartu egin ditugu zuei begira eta etxetik ateratzeko beharra duzuenontzat hainbat etxe egokitu ditugu.

Nola ez, azpimarra egin nahi dut ere, herritarren bolondres sarean izena eman duzuen herritarren jarrera. Izan ere, eredugarria da momentu zail honetan gure herrikideak, aiton-amonak, gaixoak edota berrogehialdian dauden herrikideak laguntzeko eta babesteko hartu duzuen jarrera eredugarria”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.