Usurbilgo Prebentzio Mahaiak kolektibo zaurgarrienei laguntzeko neurri ekonomiko bereziak hartzea adostu du

Diru laguntzak

Usurbilgo Prebentzio Mahaiak kolektibo zaurgarrienei laguntzeko neurri ekonomiko bereziak hartzea adostu du, elikadura bermatzeko dirulaguntza berezia atera du udalak. Koronabirusak egindako konfinamendua dela-eta zenbait oinarrizko behar sozial ase ezinda egon daitezkeenez, horiei laguntzeko zein baliabide dituen aztertu du udalak, baita erabakiak hartu ere: martxoaren 20tik aurrera elikadura bermatzeko dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte usurbildarrek. Esaterako, elikagai bankuak itxi egin dituzte, eta elikadura horren bidez bermatua zuten herritarrak oinarri-oinarrizko behar hori asetzeko modurik gabe gelditu dira.

Dirulaguntzak

Alarma egoerak iraun bitarterako emango da dirulaguntza, eta hori luzatuko balitz, berriz eskatzeko aukera egongo da. Banatuko diren dirulaguntzak familiako kide kopuruaren arabera banatuko dira, hamabost egunetarako:

  • 100 euro bat edo bi kideko familientzat.
  • 150 euro hiru edo lau kidekoentzat.
  • 200 bostetik gorakoentzat.

Udalaren esku dauden neurri ekonomiko gehiago ere hartu dituzte, ematen ez den zerbitzurik ez zaie kobratuko herritarrei.

  1. Haur eskolen kuota.
  2. Kiroldegiari lotutakoak: abonamendua eta ikastaroak.

Horrez gain, zergen eta tasen ordainketa malgutasunez egingo dela erabaki da. Hiru zergarik handienak ordaintzeko epeak (ibilgailuena, IBIa eta ekonomia jardueren zerga) automatikoki luzatuko dira, larrialdi egoerak irauten duen bitartean. Gainerako tasen eta zergen kasuan ere malgutasunez jokatuko du udalak horretarako arazoak dituzten herritarrekin.

Azpikontratatutako zerbitzuen kontratuak etenda

Horrez gain, udalak azpikontratatutako zerbitzuen kontratuak oraingoz ez etetea erabaki du Prebentzio Mahaiak.

65 urtetik gorako 270 herritar bizi dira bakarrik

Konfinamenduak herritar zaharrenen bakardadea eragin du, eta haiei begirako neurriak adostu ditu Prebentzio Mahaiak, udaleko gizarte zerbitzuen irizpideei jarraituta. Telefonoz deituko diete 65 urte baino gehiago dituzten eta bakarrik bizi diren herritarrei, zer moduz dauden, maiztasun jakin batekin telefonoz deitzea nahi luketen, elikadura bermatua duten eta Herritarren Babes Sarearen berri ba ote duten jakiteko.

Usurbilen 65 urtetik gorako 270 herritar bizi dira bakarrik, eta guztiei banan-banan deituko diete udal-langileek. Astelehenetik (martxoak 23) aurrera hasiko dira deiak egiten.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.