Usurbilgo Herriko Artixtak mugimenduak “Sortuz, bakardadea isolatuz” herri ekimena jarri du martxan

Herriko artixtak

Usurbilgo Herriko Artixtak mugimenduak “Sortuz, bakardadea isolatuz” herri ekimena jarri du martxan koronabirusak eragindako itxialdia dela-eta: Itxialdiak isolamendura eraman ez gaitzan, sorkuntzak saretzearen bitartez usurbildarron arteko loturak indartzea helburu duen proiektua da”. Herri ekimen honetan parte hartu nahi dutenentzako izen ematea zabaldu dute. Antolatzaileen esanetan bi ildo ditu dinamika honek:

  1. Sortzaileen ekoizpenari aterabidea emango dioten zuzeneko emanaldiak eskaintzea: kontzertuak, solasaldiak, tailerrak, ikastaroak…
  2. Norberak bere etxean sortutakoa partekatzea: esketx, bertso sorta, txiste, bideoklip…

Zuzeneko bat burutu nahi duenak Facebook  eta Instagramen plataformetara edo usurbilgoartixtak@gmail.com helbidera idatzi behar du. Era berean ikus-entzunezko euskarririk sortuz gero, bide berdinetik bidali daiteke.

Usurbilgo artixten oharra

“Kaixo usurbildarrok! Etxean egotera behartu gaituzten honetan, “Sortuz, bakardadea isolatuz” herri ekimena martxan jarri dugu. Sorkuntzak sareratzearekin, itxialdian deserosoak eta nekagarriak izan daitezkeen egun motel hauek modu atseginago eta eraikitzaileago batean igarotzeko helburuarekin batetik, eta sortzaileon produkzio emariari aterabide bat emateko bestetik, hauexek dira martxan ipini nahi ditugun dinamikaren ezaugarriak:

  1. Zuzeneko emanaldien antolakuntza (Instagram eta Facebook sare sozialetako Direct/Zuzenean aukeraren bitartez) kontzertuak, solasaldiak, tailerrak, ikastaroak…
  2. Denetariko bideo eta argazkien saretzea. Etxean burutu duzuen edozein sorkuntza elkarbanatzea, alegia: esketx, bertso sorta, txiste, bideoklip…

Hau guztiak ikusteko, jarraitu zure perfilak Facebook (“Herriko Artixtak” orria) eta Instagramen (@sortuzbakardadeaisolatuz). Kontu hauen zabalpenaren garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Beraz, ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Zuzeneko bat burutu nahi baduzu idatz iezaguzu aipaturiko plataformetara edo idatzi email bat usurbilgoartixtak@gmail.com helbidera. Bestetik, ikus-entzunezko euskarririk sortu baduzu, helaraziguzu bide berberak erabiliz”. 

Agenda

Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

  • Martxoak 24, asteartea: Ixak Arruti
  • Martxoak 25, asteazkena: Maddi Egizabal
  • Martxoak 26, osteguna: Azpiazu Zubeldia anai arrebak
  • Martxoak 27, osteguna: Ibai Arrieta (18:00tan)
  • Martxoak 28, larunbata: Ione Iruretagoiena

Herriko artixtak1

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.