Covid-19aren ondorioz, euskal presoak bisitarik gabe geratu dira koronabirusak eragindako larrialdi egoera dela-eta. Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak egin duen moduan, Usurbilgo Ernaik herritarrak konfinamendu egun hauetan, etxetik urrun dauden horiekin ez ahaztutzeko gogorarazi du, bereziki Olatz Lasagabaster eta Patxi Uragarekin. Horretarako, herritarrak animatu dituzte bai Olatz eta bai Patxiri gutunak idaztera.
Usurbilgo Ernai: “Konfinamendu egun hauetan, ez ditzagun ahaztu etxetik urrun dauden horiek! Covid-19aren ondorioz, presoen isolamendua aregotu egin dute, beraien egoera are eta zailagoa bihurtuz. Argitu ditzagun ziega ilun horiek elkartasun hitzez!”
Helbideak
- OLATZ LASAGABASTER ANZA: Centro Penitenciario MADRID VI – Módulo F2 Carretera N-400, km. 28 – 28.300 Aranjuez (Madrid)
- PATXI URANGA SALBIDE: Centro Penitenciario MADRID VI – Módulo 1 Carretera N-400, km. 28 – 28.300 Aranjuez (Madrid)
Informazio gehiago