Usurbilgo Udalak igandetik aurrera atez ateko sistema egokituko du kutsatuta edo berrogeialdian dauden etxeetan

Zabor bileta-KoronabirusaUsurbilgo Udalak jakinarazi du igande honetatik hasita (martxoak 22), atez ateko sistema egokituko dela berrogeialdian edo isolatuta dauden etxebizitzetan. Guzti honen berri bando batean jakinarazi da. Kutsatuta dauden edo egon daitezkeen herritarren hondakinak gainerakoenekin ez nahasteko jakinarazi du udalak, birusaren kutsatze-arriskua gutxitzeko helburuarekin. Kutsatuta edo isolatuta daudenen kasuetan, berebiziko garrantzia du udalari horren berri emateak, 669 874 022 telefonora deituta. Gainerakoan, ohi bezala jarraituko du gaikako bilketak.

Garrantzitsua Udalarekin harremanetan jartzea

Covid19 birusarekin kutsatuta edo berrogeialdian dauden etxeak zeintzuk diren jakitea berebizikoa dela ohartarazi du Udalak eta beraz, Udalarekin harremanetan jartzea eskatu da, besteak beste, Datuen Babeserako Legea tarteko, udalak ezin dituelako datu horiek eskuratu beste bide batzuetatik.

Hiru poltsa erabili behar dira

Covid10 birusarekin kutsatutako kasuren bat duten edo isolamenduan dauden etxebizitzak 3 poltsa erabili behar dituzte

  1. Kutsatuta dagoen pertsonaren erabilera bakarreko materialak, bere zaintzailearenak, eta pazientearen gainerako hondakinak: sartu poltsa batean, eta ondo itxi (1. poltsa). Pazientearen logelaren barruan egin.
  2. Sartu  1. poltsa, zaintzailearen erabilera bakarreko materialarekin, (eskularruak, maskarillak,…) beste poltsa batean, eta ondo itxi (2. poltsa). Pazientearen logelaren barruan, ate ondoan.
  3. Sartu 2. poltsa errefusaren kuboan (3. poltsa) eta ondo itxi.
  4. Deitu udalera: 669 874 022. Udala joango da hondakinak jasotzera.
  5. Arretaz garbitu eskuak, ura eta xaboia erabilita, 40-60 segundoz.

Udalak adierazi du Espainiako Gobernuak ere arreta jarria duela hondakinen bilketan, zehazki, kutsatu diren edo isolamenduan dauden herritarren kasuetan: zenbait irizpide argitaratu zituen martxoaren 17an, bilketa modu egokian egiteko.

Gainerako herritarrak

Gaixorik ez dauden herritarrek eskularruak, maskarillak eta mukizapiak honako lekuetan utzi behar dituzte:

  • Kalean: errefusaren edukiontzietan.
  • Etxean: errefusaren kuboan.

Gainerako hondakinen bilketa ohi bezala

  • Astelehena: Organikoa
  • Asteartea: Ontzi arinak
  • Asteazkena: Papera eta kartoia
  • Osteguna: Organikoa
  • Ostirala: Ontzi arinak
  • Larunbata: Organikoa
  • Igandea: Errefusa (15 egunetik behin)

Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea:

Hiri-hondakinen bilketari buruzko bandoa kaleratu dugu. Koronabirusaren hedapena galarazteko, oso garrantzitsua da gaixorik edota kuarentenan dauden etxeetako hondakinak modu bereizian biltzea. Hala bazaude, deitu 669 874 022 zenbakira. Udal langileak emango dizkizu jarraibideak. Atez atekoak ziurtatzen du herritarrei hondakinak modu seguruan biltzea eta, modu horretan, herritarrak babestea. Garbitaniak baliabideak egokitu ditu horretarako. Eskerrik asko, beraz, zuei ere, egindako ahaleginarengatik. Erantzukizunez jokatzea dagokigu denoi, eta herritarrei ere hala egin dezaten eskatzen diet: guztion osasuna da jokoan dagoena”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.