Usurbilen ere herritarren joan-etorriak kontrolatzen hasia da Ertzaintza

ertzaintza kontrolaArgazkia: Herritarra

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak herritarrei gogorarazten die behin eta berriz, alarma-egoeran gaudela eta beraz, ezarritako konfinamendua ohiko etxebizitzan bete behar dela, eta debekatuta dagoela bigarren etxebizitzetara edo aisialdikoetara joatea. Gogoan izan, ostegun hau (martxoak 19) jai eguna dela. Hori dela eta, Ertzaintzak ohartarazi du, San Jose zubira begira, kontrolak ezarriko dituela errepideetan eta garraio kolektiboaren geltokietan. Kontrol hauen bidez, alarma-egoeraren ondorioz ezarritako mugimendu-murrizketak betetzen direla bermatu nahi da. Beraz, laburbilduz, une hauetan pertsonek, besteak beste, lan-jarduerak edo premia bizikoak egiteko bakarrik zirkulatu dezakete bide publikoetatik.

San Inazioko errotondan kontrola

Asteazkenean (martxoak 18) Ertzaintzak kontrola jarri zuen San Inazioko errotondaren bueltan. Garraio partikularra eta kolektiboa kontrolatu zituen, baimendu gabeko joan-etorriak eragozteko. Ibilgailu dezente gerarazi zituzten herrirako sarbide nahiz irteera den biribilgune honen bueltan. Kontuan hartu oharrak dagoeneko isunak jartzen hasi baitira, oinezko zein gidariei.

Oharra gidarientzat

Lanerako edo premia bizikoak diren zereginetarako errepidera atera behar duenak Ertzaintzaren ondoko ohar hau kontuan hartu behar du: “Gogoratzen da, osasun publikoaren larrialdi eta alarma egoera hau betetzeko, Ertzaintzak errepideetako edo horietako zati batzuetako zirkulazioa eten ahal izango duela osasun publikoarekin, segurtasunarekin, trafikoaren arintasunarekin edo adierazitako arrazoiengatik ibilgailu jakinen zirkulazioa mugatzearekin zerikusia duten arrazoiak direla-eta. Bestalde, desplazamenduaren arrazoiak argitasun osoz eta egiaztatzeko moduan justifikatzeko azalpena eskatu ahal izango die gidariei”.

Autoan zirkulatzeko, ahal den heinean gidaria bakarrik joatea gomendatzen da. Gehienez beste lagun bat joan daiteke: “Bigarren pertsona bat badoa, atzeko eskuineko aldean eseriko da, segurtasun-distantzia errespetatuz. Debekatuta dago ibilgailuetan joan-etorriak egitea segurtasun-distantzia hori errespetatu gabe”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.