Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak Olatz eta Patxi herriko presoei gutunak idazteko deia egin du

Presoei idatzi

Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak jakinarazi du koronabirusaren erasoa dela-eta, hilabeteko azken ostiraletan egiten diren elkarretaratzeak etenda daudela. Arrazoi berberagatik, itxura guztien arabera presoak bisitarik gabe geratuko direla adierazi du. Larrialdi egoera izan arren, Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak adierazi du une zail hauetan ere euskal presoak gogoan dituztela eta animoak bidaltzeko modua badagoela. Herritarrak idaztera animatzen dituzte, bereziki herriko presoei, Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangari.

Olatz dagoen modulo guztia isolatua

Olatz dagoen amen moduloko funtzionario bat kutsatu zenetik (martxoak 7), modulo guztia isolatua dago eta, beraz, Olatzek ez du inoren bisitarik jasotzen. Egoera ez bada aldatzen hilabete honetan bere alaba Xua ere ez du ikusiko (behin bakarrik ikusi du umea atera zutenetik).

Usurbilen Nahi Ditugu Elkartea

“Honez gero jakingo duzue koronabirusaren erasoa dela-eta gure elkarretaratzeak etenda daudela. Arrazoi berberagatik, itxura guztien arabera presoak bisitarik gabe geratuko dira. Halere, une zail hauetan ere gogoan ditugula adierazteko eta gure animoak bidaltzeko bada biderik. Horregatik animatzen zaituztegu haiei idaztera eta bereziki gure herrikide presoei.

Olatz dagoen amen moduloko funtzionario bat kutsatu zenetik (martxoaren 7), modulo guztia isolatua dago eta, hortaz, ez du inoren bisitarik jasotzen. Gauzak asko aldatzen ez badira, hil honetan Xua ere ez du ikusiko (behin bakarrik ikusi du umea atera zutenetik). Beno ba, gehienok etxean ohi baino gehiago gaudenez, berari idaztera animatzen zaituztegu (eta Patxiri ere bai, jakina!). Zaindu zaitezte eta zaindu gure presoak ere! Usurbilen nahi ditugu!”

Helbideak

  • OLATZ LASAGABASTER ANZA: Centro Penitenciario MADRID VI  – Módulo F2 Carretera N-400, km. 28 28.300 Aranjuez (Madrid)
  • PATXI URANGA SALBIDE: Centro Penitenciario MADRID VI  – Módulo 1 Carretera N-400, km. 28 28.300 Aranjuez (Madrid)

One thought on “Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak Olatz eta Patxi herriko presoei gutunak idazteko deia egin du

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.