Gaur gauean (martxoak 18) “Erregea kanpora” lemapean, Espainiako erregearen diskurtsoaren aurkako lapiko jotzea deitu dute, hain zuzen, gaueko 21:00etan, Espainiako Erregeak telebistan mintzaldia egingo duenean. Hainbat hedabidek iragarri dutenaren arabera, osasun krisiaren ingurukoa izango da mami nagusia. Erregearen figura beste behin ere auzitan jartzen duten informazio berriak ezagutu direnean heltzen da agerraldia.
Egin klik eta eman tope: www.icacerola.cl
21:00etan lapiko jotzea
Horren aurrean, sare sozialetatik deialdiak zabaldu dira Euskal Herrian. Diskurtsoaren orduan, 21:00etan, balkoietara irten eta lapiko jotzea egitea. Euskal Herriaz gain, Herrialde Katalanetan ere ari dira antzeko protesta sustatzen.
#ErregeaKanpora
Argazki zein bideoak zabaltzeko deia egin dute #ErregeaKanpora traola erabiliz.