Astelehenean jakinarazi zen Ertzaintzak 74 urteko emakume bat aurkitu zuela hilik, Soraluzeko etxebizitza batean. Hilketarekin zerikusia duelakoan, haren 33 urteko semea atxilotu zuten ertzainek. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, Euskal Herrian aurten indarkeria matxistak hildako hirugarren kasutzat jo du Soraluzekoa. Hori horrela, deialdiak egin ditu hilketa gaitzesteko. Astelehenean Soraluzeko balkoi eta leihoetan lapiko jotzea egin zuten protesta gisa eta gaur ekintza bera Euska Herri osoan egiteko deia egin da gaueko 21:00etan, “Eraso Sexistarik ez. Autodefentsa feminista” lemapean.
a
Ertzaintzak jakinarazi duenez, igandetik astelehenera bitarteko goizaldean hil zen, 03:00ak aurretik. Ordu horretan deia jaso zuen Ertzaintzak, eta bertaratzean gizonezko bat aurkitu zuten kalean, esanez bere etxean pertsona bat hilik zegoela. Etxebizitzan aurkitu zuten emakumearen hilotza, aurpegian kolpe batekin. Gertakari hauen ondoren, emakumearen semea atxilotu zuten, hilketarekin zerikusia zuelakoan.
Euskal Herriko Emakumeen Martxa
“Emakume bat erahila Soraluzen! Ezin gara kalera atera, baina gure balkoi eta leihoetatik gure haserrea erakutsiko dugu!. Gaur kazerolada balkoietatik 21:00etan! Erasorik ez, erantzunik gabe!”.
Informazio gehiago