Herritarren Babes Sarea laguntza eskaerak egiten hasi da eta protokolo bat jarri dute, babes sareko erabiltzaile guztientzako

Herritarren babes sarea

Martxan da Herritarren Babes Sarea, protokolo bat jarri dute, babes sareko erabiltzaile guztientzako. Derrigorrezkoa da boluntarioak udaletxetik pasatzea guanteen bila, erosketak egin aurretik. Udaletxea itxita egon arren ere guanteak eskuragarri egongo dira. Jarraian Usurbilgo Udalak, Herritarren Babes Sareak eta Hurbilagok adostu dituzten erosketa eta seguratsun prozedurak:

Arg.: Usurbilgo Udala

129 boluntario eta bi laguntza eskaera

Udalak jakinarazi du une honetan 129 usurbildarrek eman dutela izena boluntario gisa Herritarren Babes Sarean. Momentuz bi laguntza eskaera izan dira, eta horiei zerbitzua eman diete. Udalaren esanetan dei asko ari dira jasotzen Herritarren Babes Sarean, gehienak, boluntario gisa lan egin nahi duten herritarrenak. Parte hartzeko biderik laburrena horretarako prestatutako watsappeko taldean edo udalaren sare sozialetan topa daiteke lotura. Informazio gehiago: (klik)

Nork erabili lezake zerbitzu hau?

  • Adinduak, gaixotasun kronikoa eta, aniztasun funtzionala duten pertsonak eta orohar, erosketak egiteko ezinduta daudenak.

Telefono zenbakia

Zerbitzua erabili nahi duenak 688 634 512 telefonora deituko du. Udaleko langileak zerbitzuaren koordinatzaileak, hainbat datu eskatuko dizkio (izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea eta zer behar duen). Udaleko langileak zerbitzuaren inguruko informazioa emango dio eta laster bere auzokide bolondres batek telefonoz deituko diola esango dio.

Boluntarioak

Boluntarioek erosketak egiterakoan hartu beharreko neurriak:

  1. Auzokide bolondresak erabiltzaileari deituko dio, nor den azalduko dio, zerbitzuaren zehetasunak azaldu eta behar dituen produktuen zerrenda (elikagaiak, sendagaiak,…) hartuko dio.
  2. Erosketak egin aurretik, udaletxeko atarian (Joxe Martin Sargardia Plazatik) jarriko diren guanteak hartu behar ditu, derrigorrean.
  3. Erosketak bakarka egin behar dira. Erosketen zenbatekoa bolondresak aurreratuko du eta txartelarekin ordainduko du. Prebentzio gisa, dirua ahal dela ez erabiltzea garrantzitsua da. Gehienez ere, 50 euroko erosketak egingo dira.
  4. Erosketaren bi kopia eskatu behar dira: kopia bat bolondresak gordeku du eta beste tiketa erosketa poltsari grapatuko dio, zerbitzuaren erabiltzaileak erosketaren kostua zenbateko izan den jakin dezan.
  5. Erosketak egitean erabiltzailearen atarira joango da bolondresa, eta bertan dagoela, erabiltzaileari telefonoz deituko dio, eta bolondresak etxeko ate kanpoan utziko dio erosketa. Ez da bolondres eta erabiltzailearen arteko kontakturik egongo.
  6. Bolondresa atarian dagoela berriz deituko dio erabiltzaileari, eta esango dio ate aurrean utzi diola beharrezko duena. Gainera, zer moduz dagoen galdetuko dio, eta edozein momentutan behar bereziren bat badu (osasun arazoak edo bestelakoak) berari deitzeko esango dio. Hori gertatuko balitz, bolondresak Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduraduna erabiltzailearekin harremanetan jarriko luke.
  7. Kutsatzea saihesteko, ez da zuzeneko kontakturik egongo inolako momentuan (harremana soilik telefonoz egingo da).
  8. Gogorarazi zerbitzua eskatu duenari eskuak ondo garbitu behar dituela poltsa jaso ondoren.
  9. Bolondresak erosketa egin duela konfirmatu beharko du 688 634 512 telefono zenbakian whatsapp bidez. Nor zaren esan eta erosketaren zenbatekoa adierazi. Udaletxeko errejistroan datu hauek jasota geldituko dira.
  10. Salbuespenezko neurri hauek guztiak bertan behera geratzen direnean, erosketa hauen ordainketak bideratuko dira. Dena pasatzean, erabiltzaileak bolondresei zor diena ordaindu beharko die. Momentuan, Bizum, Paypal edota bestelako modu batez egin badezake hobe.
  11. Modu honetara erosketak egitea bi gauza bermatu nahi dira: dendariak kobratu egiten duela eta esku-dirurik ez erabiltzea.

Segurtasun neurrien protokoloa

Hona hemen bolondresek bete behar dituzten segurtasun neurrien protokoloa:

  • Sukar, ahulezia, buruko min edota eztularen sintomak ez izatea.
  • Covid-19 izan duen edota harekin kontaktua izanagatik isolatuta dagoen pertsonaren batekin harremanetan ez egon izana.
  • Arrisku taldeetako pertsonak eta pertsona adinduak ezingo dute parte hartu.
  • Erosketak egingo dituen pertsonak ez du zerbitzuaren hartzailearen harreman zuzenik izango.
  • Erosketa egin aurretik goanteak erabiltzea ezibestekoa da. Ez baleude, ezinbestekoa da erosketak egin aurretik eta gero eskuak garbitzea.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.