Etxerat Elkarteak jakinarazi du koronabirusak sortutako egoeraren ondorioz, ‘Kinkea’ udaberriko promozioaren zozketa atzeratu egin duela, hain zuzen, martxoaren 21ean hasi behar zuen promozio berria. Udaberriko promozioaren zozketa martxoaren 30ean gauzatuko du.
Etxerat Elkartea: “Etxerat Elkarteakabian jarritako ‘Kinkea’ produktu promozio berriari dagokion zozketa, martxoaren 21ean egiteke genuena, bertan behera geratzen da koronabirusak sortutako egoeraren larritasuna kontuan izanda. Udaberriko promozioaren zozketa martxoaren 30ean gauzatuko dugu. Informazio gehiago eta promozioaren oinarriak, kinkea.eus-en”.