Apirilaren 5eko hauteskundeak atzeratzea adostu dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta bozetara aurkeztutako hautagaitza nagusien ordezkariek

A5

Gaur goizean Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 5eko hauteskundeak atzeratzea adostu dute Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta bozetara aurkeztutako hautagaitza nagusien ordezkariek, ez dagoela botoa emateko baldintzarik, koronabirusaren krisia dela-eta. Gasteizen, Lehendakaritzan egin dute bilera eta bertan hauteskundeak egin daitezkeen aztertu dute, eta, atzeratzekotan, zer formula erabili ahal den. Hauteskunde araudian lege hutsunea, ez baitago ezer zehaztua.

Bilera honetan honako taldeek parte hartu dute:

  • Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea EAJtik.
  • Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegi EH Bildutik.
  • Miren Gorrotxategi EP Elkarrekin Podemosetik.
  • Idoia Mendia PSE-EEtik.
  • Amaya Fernandez PPtik (C’s-rekin koalizioan doa PP).
  • Jose Ramon Becerra eta Edurne Baranda Equotik.
  • Voxeko inor ez da joan.

Idatzi batean, hauteskundeak ezin direla behar bezalako bermeekin egin adierazi dute alderdi politikoek, Covid-19 gaitzaren pandemiak eragindako alerta eta larrialdi sanitarioa dela eta, osasun publikoak eta botoa emateko eskubideak horren eragina jasoko baitu.

Ondorioz, apirlaren 5eko hauteskundeak lehendakariak sinatutako dekretu baten bidez atzeratu behar direla adostu dute. Erabakia, hauteskunde kanpaina hasi baino lehen hartu eta argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (ostegunean, 00:00etan).

Honakoa, aurrekaririk gabeko egoera da, inoiz ez baita bertan behera utzi behar izan aurretik deituta zeuden hauteskunde batzuk. Legediak berak ere ez du horrelako testuingururik aurreikusten. Dena dela, bozak atzeratzeko aukera juridikoa aztertzen aritu da Eusko Jaurlaritza, eta horretarako hutsune batzuk ikusi ditu araudian.

Data berria, beraz, alarma-egoera eta osasun-larrialdia bertan behera geratzen direnean zehaztuko dute, Iñigo Urkullu lehendakariaren dekretuz. Hauteskundeak, posible den lehen iganderako deituko dira, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legearen 46. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.