Herritarren Babes Sarea martxan jarri dute hainbat herritar boluntariok, Hurbilagok eta udalak elkarlanean

Koronabirus-Larrialdi Mahaia1

Koronabirusa dela-eta, Herritarren Babes Sarea sortu da Usurbilen. Ekimen honen helburua bi aste iraungo duen itxialdian arazoak izan ditzaketen herritarrei laguntzea da. Herritarren hainbat boluntariok, Hurbilagok eta udalak, elkarlanean sortu dute babes sarea.  Astelehenean (martxoak 16) gai honi lotutako bigarren bandoa zabalduko du udalak etxez etxe. Telefono zerbitzu bat ere jarri da martxan:

688 634 512

Prebentzio Mahaia

Koronabirus-Prebentzio MahaiaArg.: Usurbilgo Udala

Atzo, martxoak 14, Udalean sortutako Prebentzio Mahaia urgentziaz bildu zen osoko bilkua aretoan, koronabirusari eta horren ondorioei aurre egiteko neurri berriak adosteko. Udaleko hiru taldeetako ordezkari politikoez eta udal-langileez gain, Hurbilagoko ordezkariek eta zaintza eta adinekoen oinarrizko behar sozialei erantzuteko osatzen ari den herritar boluntarioen ordezkariek ere parte hartu zuten: pandemiari herri bezala erantzuteko lehenengo urratsa egin zuten. Lau orduko bilera izan zen eta bertan, herritarren babes sarea nola kudeatu, saltokietan prebentziorako zein neurri hartu eta horri guztiari erantzuteko udaleko gizarte zerbitzuak nola antolatu erabaki zuten.

Herritarren Babes Sarea

Babes sarea watsapp

  1. Boluntario sare bat osatzen ari dira Whatsapp talde batean: ondoko estekan klik eginda automatikoki sartzen da telefonoa talde horretara [https://chat.whatsapp.com/DXLvvdhbLlSFag61YIONSA]: “Sar zaitez whatsapp taldera, udalaren sare sozialen bidez.”
  2. Talde horretako kide guztiei galdetegi bat betetzeko eskatzen zaie, zertarako prest dauden eta euren disponibilitatea jakiteko: “Bete galdetegia, zertarako prest zauden eta zure disponibilitatea jakiteko”.

Telefono zerbitzua

  1. Udaleko gizarte zerbitzuetatik kudeatuko duten telefonoa ahalik eta gehien zabalduko dute, hainbat medioren bitartez, ahalik eta herritar gehienengana iristeko.
  2. Herritarrek beste herritar batek beharra duela uste izanez gero haien ordez dei dezakete.
  3. Zenbakia: 688 634 512.
  4. Ordutegia (momentuz): 08:00etatik 14:00etara.

Bitarteko guztiak eskura

Udalak bere esku dauden bitarteko guztiak utziko ditu boluntarioen esku, zerbitzuak ematen hasten direnean prebentzio neurri guztiak betetzen dituztela bermatzeko. Horrez gain, batzuek zein besteek jarraitu beharreko protokoloak zehaztuko dituen dokumentu bat prestatzen ari dira, sarea ofizialki martxan jarri baino lehen zabalduko dena.

Laguntza motak

Ondoko kolektiboei lagunduko diete boluntarioek:

  • 65 urtetik gorako herritarrak.
  • Elbarritasunen bat dutenak.
  • Haurren zaintzarako arazoak dituztenak.
  • Gaixorik edo isolatuta daudenak.

Beharrak

Ondoko beharrei erantzungo diete boluntarioek:

  • Kontziliazio arazoak tarteko haurrak zaintzeko laguntza behar dutenei.
  • Oinarrizko elikagaiak edo farmaziako botikak erosteko laguntza behar duten 65 urtetik gorako herritarrei.

Dendak eta zerbitzuak

Koronabirus-Larrialdi Mahaia2

Eusko Jaurlaritzatik ostalaritza alorreko establezimendu guztiak ixteko agindua iritsi zen, baina elikagai dendak eta hainbat zerbitzu irekita daude. Hurbilagoko kideek horiei begirako lanketa egin dute, herriko saltoki eta zerbitzu guztientzako baliagarria izango dena:

  • Herritarren Babes Sarearen berri ematen duen kartela eta euren bezeroek jarraitu beharreko gomendioen kartelak egin dituzte, eta guztiei emango zaie kopia bana, bakoitzak bere lokalean jar dezan.
  • Komertzio guztietako sarreran eskuak desinfektatzeko produktuak jarriko dituzte, bezero guztientzako, eta metro eta erdiko distantzia errespetatzeko seinaleak jarriko dituzte lurrean.
  • Brigadako bi langile bideratuko ditu udalak zeregin horretara, astelehenean goizean goizetik hasita.

Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea

Agurtzane Solaberrieta“Txarrenari onena ateratzen dakien herri bat da geurea ere: Usurbilgo Udalak, Hurbilago herriko merkatarien elkarteak eta boluntarioek Herritarren Babes Sarea osatu dute. Euren izena ematen duten herritarrekin datu base bat eratuko da eta udal langileek 688 634 512 telefonoan jasotzen dituzten beharrak eta eskaerak kudeatuko dituzte. Nagusiki, adinekoen edota gaixo edo isolatuta daudenen erosketak eta haurren zaintza.

Erosketak herriko saltokietan egingo dira. Erosketak modu seguruan egiteko baldintzak eta bermeak eskaintzeko, prebentzio neurri guztiak betearazteko baliabidez hornituko ditugu herriko saltokiak bihar goizeko lehen orduan.

Herri ikuspegiz, egoera zaurgarrienean dauden herritarrak babestuz eta lehenetsiz, herriko komertzioen konpromisoa txalotuz, arduratik eta elkartasunetik, elkarlanean, ekimen txalogarria martxan jartzeko gai izan gara. Zorionak. Eta zaindu!!

Informazio gehiago

One thought on “Herritarren Babes Sarea martxan jarri dute hainbat herritar boluntariok, Hurbilagok eta udalak elkarlanean

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.