Etxerat Elkartea: “Koronabirusak sortutako larrialdiaren baitan ekimen eta elkarretaratzeak bertan behera geratu dira”

etxerat logoa

Etxerat Elkarteak Koronabirusak sortutako egoeraren larritasuna kontuan izanda, datozen bi asteetarako antolatuak zituzten ekimen eta elkarretaratzeak bertan behera utzi dituela jakinarazi du.

Etxerat Elkartea: “Koronabirusak sortutako egoeraren larritasuna kontuan izanda, gure senide presoak inoiz baino gertuago ditugu eta presoen senide eta gertukoei laguntza eskaintzen jarraituko dugu. Dena dela, osasun agintarien gomendioei jarraituz, datorren igandean, hilak 15, Algortan ospatzeko genuen dispertsioaren biktima den Antonia Fernandezen omenezko ekitaldia eta egunotan aurreikusten genituen gainontzeko elkarretaratzeak eta ekimen publikoak bertan behera uzten ditugu, beste abisu bat eman arte. Bide batez, arrazoi berdinagatik, Lasterbidean egitasmoaren arduradunek datorren larunbatean, hilak 14, Kanpezun egitekoa ziren aurkezpen ekitaldia atzeratzea erabaki dute”.

Andaluziarako autobusa eta hainbat espetxetarako furgoneten zerbitzua bertan behera

Era berean, Etxeratek jakinarazi du astebururo euskal preso politikoen senide eta gertukoak Andaluziara trasladatzen dituen autobusaren zerbitzua bertan behera  geratu dela. Mirentxin Gidariak-eko bolondresekin espaniar Estatuko hainbat espetxeetara joaten diren furgonetak ere ez dira asteburu honetan errepideetan izango: “Elkarretaratze eta gainontzeko ekimen publikoak bertan behera utzi genituen bezala, ardura osoz, oraingoan, senidei eskaintzen dizkiegun garraio zerbitzua eteta erabaki dugu, osasun agintarien gomendioei jarraituz. Berriro diogu, gure senide presoak inoiz baino gertuago ditugula eta presoen senide eta gertukoei laguntza eskaintzen jarraituko dugula”. 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.