Usurbilgo Sortuk Udalarekin elkarlanean, Koronabirusak eragin ditzakeen arazoen aurrean babes sarea antolatuko du

BabesSarea

Usurbilgo Sortuk Koronabirusak eragin ditzakeen arazoen aurrean, telefono zerbitzua eta jendea nola lagundu kudeatzeko, Usurbilgo Udalarekin harremanetan jarri dela ohartarazi du. Babes sarea antolatu asmo dute Usurbilen.

Usurbilgo Sortu: “Azken egunotan politikoki salatzen dihardugu hartu beharreko neurriak berandu datozela. Guri dagokigunean, Ezker Abertzaleko guneak itxiko ditugu Euskal Herri mailan (lokal, herriko, elkarte…) eta instituzioek hartutako erabakiak zorrotz bete behar ditugu. Prebentzio eta erantzukizun ikuspegi orokor batetik, Ezker Abertzalearen kidegoak ekarpen aktiboa egin behar dugu.

Pandemia honek sortuko dituen beharretan (batez ere zaintza lanetan) ekarpena eginez. Ez dugu onartuko hartu beharko diren neurrien ondorioak eta kostuak betikoen bizkar gainean jartzea (emakumeak, enpresari txikiak, helduenak…).

Hau horrela, babes sarea antolatuko dugu herrian. Udalarekin kontaktuan jarri gara telefono zerbitzua eta jendeari laguntza nola eman kudeatzeko, herritarrok gure aletxoa jarriz. Lasaitasunez eta erantzukizunez jarduteko betebeharra daukagu”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.