Martxoaren 13an Xauxar Txosna Bartzordearen lehen asanblada irekia egingo da Potxoenean

Xauxar M13

Martxoaren 13an (ostirala) Xauxar Txosna Bartzordearen lehen asanblada irekia egingo da. gaueko 22:00etan Potxoenean. Deitzaielen esanetan, aurten burututako prozesu parte hartzaileari esker Xauxar izena eman diote Usurbilgo Txosna Batzordeari eta hemendik aurrera 2020ko Santixabelak prestatzeko lanetan gogotsu daudela adierazi dute: “Orain, Santixabelak burubelarri antolatuz joan behar gara! Hontako, lehenengo asanblada irekia ospatuko dugu aste honetan!”.

Xauxar1Urtarrilak 31n Usurbilgo Xauxar Txosna Batzordearen izen berriaren aurkezpena egin zen Mikel Laboa plazan: “Zuek erabaki moduan, hemendik aurrera, Usurbilgo Txosna Batzordearen izena Xauxar izango da! Xauxar Txosna Batzordea bezala definituko gara hemendik aurrera. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da urteetan zehar sortu dugun kolektibo honi izen bat ezartzeko! Gazteok Santixabeletan izan dugun paperaren bilakaeraren beste pauso bat da. Modu batera edo bestera, denok parte hartu dugu herriko jaietan gazteentzako esparru bat sortzen eta mantentzen, auzolanez antolatutako jai herrikoietan gure beharrei erantzuteko eremuari forma emanez.Txosna Batzordeak jaietako gazte izaera edo helburua beti bermatu du eta kolektiboan bilakatu da. Kolektiboari izaera bat emateko beharra sentitu genuen. Bilguneari izen bat jartzekoa, jendeak ulertu dezan beste ekimen batzuk daudela herrian eta Txosna Batzordea horietako bat dela. Erronka bete dugu, Xauxar du izena Usurbilgo Txosna Batzordeak”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.