Garbitania Zero Zabor S.M. entitate publikoak teknikari bat eta zerbitzu juridikoetarako tekniko bat kontratatu eta lan-poltsa eratzeko hautaketa prozesua martxan jarri du. Martxoaren 13an (ostirala) amaituko da izena emateko epea. Deialdiren inguruko informazio guztia dagoeneko eskuragarri dago: oinarrien xedea, lan-baldintzak, eginkizunak, baldintzak, epeak, epaimahai kalifikatzailea, hautaketa prozedura…
Eskabideak aurkezteko epea eta lekua
Eskaerak, behar bezala beteta, ondorengo helbidera bidali behar dira:
- Garbitania Zero Zabor S.M (Lastaola Poligonoa 3, A – 12 eraikina, Ereñotzu auzoa, Hernani, 20120) aurkeztu ahalko dira, 9:00etatik 14:00etara.
- Horrez gain, eskabideak post etxean aurkeztu ahal izango dira, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura erkidearen 39/2015 legeak dion bezala, hurrengo helbidera: Lastaola Poligonoa 3.A – 12 eraikina. 20120 (Hernani).
- Aipatutako Legearen 38.4 artikuluari jarraiki eskabidea postetxean aurkezten bada, irekitako kartazalean aurkeztuko da, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabideak aurkezteko epean aurkeztu dela ziurtatzeko. Hori ezinbesteko baldintza izango da eskabideari GARBITANIA ZERO ZABOR S.M. sarrera erregistroan postetxean aurkeztutako datarekin sarrera emateko. Eskabideari jarri behar zaio zigilua. Horretarako azken eguna, 2020ko martxoaren 13a izango da.
Informazio guztia: Garbitania-Zerbitzu-juridikoetako-teknikaria-OINARRIAK-2020
Garbitania
Garbitania hondakinak gaika bildu eta kudeatzeko baliabideak ahalik eta gehien optimizatuz, bere bazkide diren udalerriei kalitatezko zerbitzua eta prezio justua eskaintzen dizkien entitate publikoa da. Hondakinak egoki tratatzeko, ez ditu neurri gabeko inbertsioak lehenesten, baizik herritarren parte-hartzea bilatzen duten eta, aberastasuna eta lana banatzen dituzten sistemak.
Garbitaniak 501.000 eurotako kapital soziala du. %100 publikoa da, eta hortaz, ez du irabaziak pilatzeko ez asmorik ezta eginkizunik ere.
Bulegoak
Garbitaniarekin harremanetan jarri nahi baduzue, Usurbilgo egoitza nagusian edo atez atekoa egiten duten herrietako informazio-bulegoetan aurkituko dituzue:
- Egoitza nagusia: Lastaola poligonoa, 3 A12 eraikina (Ereñotzu Auzoa) – Hernani. Tel. (00 34) 943 36 96 09. info@garbitania.eus
- Usurbilgo atez ateko informazio-bulegoa: Joxe Martin Sagardia plaza, z/g. Tel. 900 776 776. atezate@usurbil.eus
- Hernaniko atez ateko informazio-bulegoa: Udaletxea, 2. solairua. Gudarien plaza, 1. Tel. 900 84 00 90. atez-ate@hernani.eus
Informazio gehiago: www.garbitania.eus