Zumarte Musika Eskolak antolatuta martxoaren 9tik 15era 16. Usurbilgo Soinurbil Musika Astea

Soinurbil

Zumarte Musika Eskolak antolatuta, 16. Soinurbil Musika Astea ospatuko du Usurbilen martxoaren 9tik 15era bitartean. Egunero musika entzun eta ikusteko aukera egongo da herrian.

Egitaraua

Martxoak 9, astelehena

  • 18:00etan organo erakustaldia Salbatore Elizan.
  • 19:00etan organo erakustaldia Salbatore Elizan.
  • Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera izango da: Usurbilgo Organoa berezia da, 1907an Parisen eraiki zen Cavailé-Coll lantegietan. Bere lehen jabea ospe handiko baroi frantses bat izan zen, L’Espée baroia. Ibaritzen, Baionatik gertu, zuen jauregirako enkargatu zuen organoaren eraikuntza. Lehen Mundu Gerra ondorengo dirueskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu egin behar izan zituen eta horien artean, organo eder hau. 1920. urte inguruan Usurbilgo Salbatore Parrokiak hain baliotsua den tresna hau erosi zuen herritar batzuen ahalegin ekonomikoari esker”.

Martxoak 11, asteazkena

  • 19:00 “100 urte organoa Usurbilen” omenaldi ekitaldia; organoa, txistua Irriu eta Zumarte abesbatzarekin.
  1. “Agur Jaunak”: txistulari taldea eta organoa.
  2. “Salbatoreko ermitan”: Arantzazu Aranburu bertsolaria eta organoa.
  3. “Preludioa estilo klasikoan”: Lontxo Oiartzabal organista.
  4. “Euskal suitea”: Salbatore Arruti Aranburu txistularia eta organoa.
  5. “Gizadia egarri da”: Irriu abesbatza eta organoa.
  6. “Mirabeen abesbatza”: Irriu abesbatza eta organoa
  7. “Iratzarri, oihu egiten digu ahotsak”: organoa.
  8. “Iturri maitagarria”: Zumarte abesbatza eta organoa.
  9. “Ave Maria”: Zumarte abesbatza
  10. “Inguruko Dantza”: Usurbilgo Txistulari Taldea.
  11. “Txakona Fa minorrean”: organoa.
  12. “Biziaren kanta”: Irriu eta Zumarte abesbatzak, txistulariak eta organoa.
  • Irriu abesbatzaren zuzendaria: Ramon Udabe.
  • Zumarte abesbatzaren zuzendaria: Antoni Jorquera.
  • Organista: Joan Luis Atxega.

Martxoak 12, osteguna

  • 18:30 Altsasuko Musika Eskolakoen kontzertu bateratuaSutegiko auditorioan.
  1. Dantza taldeak (2): Kukutza / “I ́m shipping up to Boston”.
  2. Fanfarrea: Lapurdiko makil dantza /Agurra.
  3. Konboak (2): Kukutza / “I ́m shipping up to Boston”/ “Basket Case”.
  4. Kontserbatorioko ikasleak: Leire Nuncio, Maddalen Oiarbide, Asier Díaz.
  5. Perkusio taldea: “Viva la vida”.

Martxoak 13, ostirala

  • 19:30 Broken Brothers Brass Band Usurbilgo kaleetan. 2006an Iruñean sortua. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBc Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth…) bidea ekarriko dute bertara.Bi ordu inguruko emanaldia egingo dute kalean. New Orleansko “second line”-a bizitzeko aukera paregabea: entzulea ez da ikusle soila, ekintzaren parte garrantzitsua baizik. Mu-sika originala eta Brass Band tradizioaren ildo ezberdinetako kantuak entzun ahal izango dira (jazz tradizionala, gospel ereserkiak, rythm and blues, 2nd line funk, indians…).

Martxoak 14, larunbata

  • 11:30 Trakamatraka Artzabalgo plazan: “Trakamatraka musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua da. Tailer eta kontzertu didaktikoen bidez musika modu erakargarrian hurreratzen dugu, eta, aldi berean, birziklatze kontzientzia lantzen dugu, hori baita mundu hobea eraikitzeko bidea. Proiektu honen funtsa zera da: gizarte honek botatzen dituen objektuak horren zoragarriak diren musika-tresna bihurtu eta eraldatuko ditugu. Modu atsegin eta interaktiboan ikasteko tartea, non zuek izango zareten sortzaileak, non guztion artean gozatuko dugun, ikasi eta isiluneari forma emango diogun. Musika ulertzeko eta maitatzeko beste modu bat”.
  • 18:30 Illunbe Orkestra Sinfonikoa Salbatore elizan. Zuzendaria: Joseba Garmendia.
  1. Coldplay: “Viva la vida”.
  2. James Horner: “Music from Titanic”.
  3. Carlos Gardel: “Por una cabeza”.
  4. John Williams: “Highlights from Harry Potter”.
  5. “Go West!”.
  6. “The best of Bruno Mars”.
  7. “Pirates of the Caribbean”.

Martxoak 15, igandea

  • Sakanako musika banda 12:00etan kalean eta 13:00ean frontoian: “Haize berriak banda, 1997an Sakanan sortutako musika elkartea da. Gaur egun 34 musikari biltzen ditu David Sánchez zuzendariaren batutaren aginduetara. Bandak landutako errepertorioa oso anitza da, musikariekin edota bestelako artistekin kolaborazioak eginez, adibidez. Urtean zehar herriarentzat zenbait kontzertu edo emanaldi egiten ditu, besteak beste, inauterietan, Sanjoanetan edota herriko festetan”.

Ekainak 23, asteartea

  • 18:30 Zumarteko ikasleak Altsasun kontzertua, Iortia Kulturgunean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.