Martxoaren 9an hauteskundeetako mahaiak osatzeko lehendakari, bokal eta ordezkoak hautatzeko zozketa egingo da ezohiko udalbatzarrean

bozka

Apirilaren 5ean (igandea) Eusko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak ospatuko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.  Hauteslekuetako mahaiak osatzeko, lehendakari, bokal eta haien ordezkoak hautatzeko zozketa martxoaren 9an (astelehena) egingo dute, 18:00etan egingo den ezohiko udalbatzarrean. Zozketa egin ondoren, Udaltzaingoaren bidez helduko zaie jakinarazpena hauteslekuetan egotea tokatu zaien herritarrei.

9 hauteskunde mahai

Aurreko hauteskundeetan egin den moduan, apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen egunerako sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen behin-behineko zerrenda argitaratua dago Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkari­tzak otsailaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Usurbilen guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira:

  • Udarregi Ikastolan hiru mahai.
  • Kalezarko Haur Eskolan bi mahai.
  • Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan mahai bat.
  • Aginagako eskolan mahai bat.
  • Zubietan bi mahai, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatuko dute eta eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek.

Hautagai-zerrendak

2016an 11 izan ziren Eusko Legebiltzarra berritzeko hitzorduan aurkeztu ziren hautagai-zerrendak. Oraingoan bi gehiago aurkeztu dira martxoaren 2ra arte finkatua zegoen epearen baitan, guztira 13 hautagai-zerrenda:

  1. Euskal Herri Bildu Federazioa (EH Bildu)
  2. Euzko Alderdi Jeltzalea/Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV)
  3. Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE/PSOE)
  4. Animalien tratu txarren kontrasko alderdi Animalitsa (PACMA)
  5. Libres por Euskadi (LxE)
  6. Escaños en blanco/Aulki zuriak (EB-AZ)
  7. Bidezko mundurantz/Por un mundo más justo (PIM+J)
  8. Equo Berdeak/Verdes Euskadi
  9. VOX
  10. PP+Cs
  11. Unión cristiano demócrata española (UCDE)
  12. Elkarrekin podemos-IU (Podemos-Ahal dugu/Ezker anitza-IU)
  13. Recortes cero-Solidaria-Los verdes (Recortes Cero-LV-S)

Hausteskunde agenda

  • Otsailak 11, asteartea: Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deitzeko dekretua argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.
  • Otsailak 11-martxoak 26: posta bidez bozkatzea eskatzeko epea (atzerrian bizi direnek martxoaren 7ra arte).
  • Otsailak 26-martxoak 2: hautagai zerrenden aurkezpena hauteskunde batzordeetan.
  • Martxoak 7-11: hauteslekuetako mahaiak osatzeko kideen zozketak.
  • Martxoak 9, astelehena: hauteskunde egunez hauteslekuetako mahaietarako herritarrak hautatzeko zozketa, 18:00etako ezohiko udalbatzarrean.
  • Martxoak 10: hautagai zerrenden argitaratzea.
  • Martxoak 16-29: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek beharrezko dokumentazioa jasoko dute.
  • Martxoak 20-apirilak 3: hauteskunde kanpaina.
  • Apirilak 4, larunbata: hausnarketa eguna.
  • Apirilak 5, igandea: hauteskunde eguna.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.