Usurbilgo “M8 egunero da” taldeak egitara zabala osatu du Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan

M8

Martxoaren 8an (igandea) Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Iaz bezala Usurbilgo “M8 egunero da” taldeak egitaraua zabala osatu du. Martxoaren 8rako  ez dago greba deialdirik baina egun osoko ekintza eta mobilizazioak antolatu dira. Iazko greba feminista egunez egin bezala, deitzaileek kaleak hartu, elkarrekin egon eta ezagutzera deitu dituzte emakumeak.

Egitaraua

Otsailak 28tik martxoak 31ra

  • Lurdes Huetaren argazki erakusketa Artzabal jatetxean (+)

Martxoak 6, ostirala

  • 18:30 Dantzipuinak emanaldia Sutegin, Ixabel Agirrerasobe kontalariarekin eta Sebastopol dantza eskolako kideekin. Emakumeen inguruko ipuin eta dantzak elkartuta sortu duten emanaldia.
  • 21:00 Bertso-afaria Artzabal jatetxean, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Oihana Bartrarekin. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Txartelak: 18 eurotan salgai Artzabal jatetxean, otsailaren 26tik aurrera (+).

M6 bertso afaria

Martxoak 8, igandea

  • 10:00-12:00 Frontoian bilduko gara elkartu eta partekatzeko.
  • 13:00 Manifestazio zaratatsua frontoitik.
  • Ondoren, tupper/kazuela bazkaria frontoian. Ekarri etxetik bazkaria!
  • Bazkaloste girotua eta Kafe Tertuliaren showa.
  • 18:00 Eskualdeko manifestazioan izango gara guztiok elkarrekin. Mobilizazioak besteak beste, Hernanin eta Donostian (Bulebarretik).

Martxoak 11, asteazkena

  • 19:00 Uxue Alberdiren “Jenisjoplin” eleberriaren inguruko euskarazko irakurketa-solasaldia ikuspegi feministatik Sutegi udal liburutegian, Kattalin Miner idazle eta kazetariarekin. Liburuaren aleak aurrez eskuragarri liburutegian.

Martxoak, 13, ostirala

  • 18:30 Berriaren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako irabazle Maider Usabiagaren “Bidaia intimo eta gogoangarria Alpeetan barna” solasaldia Sutegi udal liburutegian.

Martxoak 28, larunbata

  • 9:00-14:00 (goizekoa betetzen bada 15:00-20:00 artean bigarren saioa) “Jada maitasunagatik sufritzen ez duten emakumeak: autoestimua eta autozaintza feminista” tailerra Coral Herrerarekin Potxoenean (erdaraz). Izen ematea doan, bideotatik: parekidetasuna1@usurbil.eus/ 943 377 110. 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.