2020ko Santixabel jaiak uztailaren 1etik 5era ospatuko dira. Dagoeneko Usurbilgo Jai Batzordea antolakuntza lanetan hasi da eta asteazken honetan, martxoak 4, bigarren bilera irekia egingo du jaien egitaraua prestatzen jarraitzeko. Bilera Potxoenean egingo da, 18:00etan.
Otsailaren 12an Santixabel jaiak antolatzen hasteko lehen bilera egin zen. Urtero egiten den moduan, bilera hau herriko jaien antolaketarako proposamenen bat duen edonori irekia dago eta beraz, herritarrei dei egin diete bertara gerturatzeko.