Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolatuta, martxoaren 1ean (igandea), 3 urtetik gorakoentzat zuzendutako “Mr. Link: jatorri galdua” euskarazko zinea eskainiko da Sutegiko auditorioan arratsaldeko 17:00etan. Sarrerak egunean bertan eskuratu daitezke, 3€ren truke.
Mr. Link: jatorri galdua
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.
Fitxa teknikoa
- Generoa: Animazioa
- Iraupena: 94 minutu
- Herrialdea: Estatu Batuak
- Urtea: 2019
- Zuzendaria: Chris Butler
- Gidoia: Chris Butler
- Musika: Carter Burwell