GuraSOSen “Kontuz, ama naiz!” ekimenak larunbatean Donostiako manifestaziora buruan zapia jantzita eramateko deia egin du

GurasSOSen “Kontuz, ama naiz!” dinamikak” larunbatean (otsailak 29) LARReko Mahaiak “Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez erre etorkizuna!” lemapean deitu duen manifestazioarekin bat egin du eta manifestaziora buruan zapia jantzita eramateko deia egin du. Era berean, astelehenean Usurbilgo frontoian egindako  kartelak eramango dituzte. Manifestazioa Donostian egingo da eta  arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Easo plazatik.

Arg.: Noaua!

“Kontuz, ama naiz”

GuraSOS1

“Kontuz, ama naiz! Natura, bizitza, etorkizuna naiz. Zertan ari zarete nirekin?”, kanpainaren barruan kokatzen da zazpien ekimena, seme-alaben osasunarekin kezkatuta daudelako eta haurren osasuna bermatu daitezen eskatzeko: “Kontuz, ama naiz! Indarra, kemena irudikatzeko zapia jarri dut buruan. Gazte, heldu, haur… Denok Donostiara zapia buruan! Ez dugu utziko erraustegia martxan jartzen, berme eta kontrolik gabe”.

Hiru ardatz nagusi

Kanpaina honek hiru ardatz nagusi izango ditu GuraSOSek zehaztu duenez: mobilizazioak, arlo juridikoa eta diplomazia: “Guretzat beti adostasuna izango da lehenetsi beharreko bidea. Gatazka hau hitz eginez konpondu behar da eta gu bide hori irekitzen saiatuko gara”. Erraustegia kaltegarria ez dela guztiz bermatu arte eta haren funtzionamenduaren gaineko kontrol demokratikoa egon arte, erraustegia piztera eragoztera dator “Kontuz, ama naiz!” kanpaina.

Herritarrentzat mezua

GuraSOSetik herritarrentzat mezua zabaldu du: “Hau onartezina da. Herritarrok altxa eta aski dela esateko garaia da. Gizarteari, ustelkeriarekiko eta ingurumenaren hondamendiarekiko zero tolerantzia izan dezan eskatzen diogu. Eskuartean duguna, 35 urterako osasun, ingurumen, ekonomia eta politika arloko arazo handi bat da. Premiazkotzat jotzen dugu guztion artean irtenbide adostu, bidezkoa eta demokratikoa ematea gatazka honi, berme eta kontrol demokratikoan oinarritua. Bakarrik familia batzuen lana ari da azaleratzen egia eskandalagarria. Baina ezin da onartu gizarte demokratiko batek gehiegikeria hauek zuzentzeko tresnarik ez izatea, eta haiek desestaltzeko lana kaltetuen esku esperientziagabeen gain uztea. Auzitegiei, Legebiltzarrari eta Batzar Nagusiei dagozkien neurriak hartzea eskatu diegu”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.