Otsailaren 27an (osteguna), osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Bilkuraren amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.
Gai zerrenda
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2020ko urtarrilaren 20tik otsailaren 21era (2020/0029-2020/0137).
- Usurbilgo Udaleko Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroa arautuko duen erregelamendua hasieraz onartzea.
- Alokairu sozialean eman beharreko udal etxebizitzen errentariak onartu eta hautatzeko oinarriak hasieraz onartzea.
- 2008/08/29an Udarregi Ikastola eta Usurbilgo Udalaren artean sinatutako hitzarmena urtebetez luzatzea.
- Usurbilgo herria “OinHerri, Herri Hezitzailea” egitasmoan sartzeko hitzarmena.
- Adierazpen Instituzionala: Martxoaren 8a.
- Galdera-eskaerak.