Martxoaren 8an (igandea) Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatuko da eta testuingu horretan herrian bi ekimen egingo dira. Martxoaren 6an (ostirala) Usurbilgo mugimendu feministak eta Usurbilgo udalak elkarlanean iazko martxoaren 8ko greba egunean herrian ateratako argazkien erakusketaren irekiera eta ondoren, bertso afari feminista, biak Artzabalen.
Erakusketa
Lurdes Hueta argazkilari usurbildarrak iazko martxoaren 8an ateratako argazkiak jarriko dira Artzabalen, otsailaren 28tik martxoaren 31ra bitartean, baina martxoaren 6ko afaria aprobetxatuko dute ofizialki inauguratzeko, afaria baino ordu-laurden lehenago.
Bertso afariko tiketak
Afaria Artzabalen egingo da, 21:00etan eta aurretik tiketa erosi beharko da (18€). Tiketak salgai martxoaren 26tik (asteazkena) aurrera.
Bertsolariak
- Uxue Alberdi.
- Onintza Enbeita.
- Oihana Bartra.
- Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Afariko menua
- Etxeko zizka-mizkak (beganoa)
- Perretxiko eta neguko barazki menestra (ez beganoa)
- Behi masailak ardo saltsan (ez beganoa)
- Etxeko Brownia (begetarianoa)
- Kafea / Edaria
- Edaria
- Beganoek, tiketa erostean, jatetxeko langileei abisa behar diete, jakinaren gainean egon daitezen.
One thought on “Nazioarteko Emakumeen Egunaren harira, martxoaren 6an argazki erakusketaren irekiera eta bertso afari feminista Artzabalen”