Zubietako Herri Batzarrak antolatuta, otsailaren 25ean (asteartea) herri bilera egingo da Zubietako Kaxkape egoitzan, 18:30ean. Bertan, aurtengo nahiz legealdi osoko egitasmoak azalduko dira. Bilera honetan Zubietako Herri Batzarrak ekarpenak ere jaso nahi ditu.
Bost ordezkari
2019ko uztailaren 3an Zubietako Herri Batzar berria osatu zen Zubietako Kaxkape lokalean. Maiatzaren 26an Zubietako Herri Batzarra berritzeko aukera izan zuten zubietarrek. Guztira bots hautagai aurkeztu ziren deialdira, bi Usurbil aldetik eta hiru Donostia aldetik:
- Usurbil: Haritz Arrizabalaga eta Urtzi Alberdi.
- Donostia: Jon Arroyo, Eneko Izagirre eta Iñaki Izagirre.
2019-21 urte artean Zubietako alkatea Usurbil aldekoa izango da, Haritz Arrizabalaga eta 2021-23 urte artean Jon Arroyo, Donostia aldekoa (+).