Larunbatean (otsailak 22) Oriaren 26. Traineru Jaitsiera jokatuko da Oria errioan. 16:00etatik aurrera. Gaur (otsailak 19) goizean aurkeztu dute estropada Orioko Arraunetxean, eta bertan izan dira Iosu Esnaola (OAEko presidentea), Anuska Esnal (Orioko alkatea), Jose Angel Iparragirre (Orioko Udaleko Kirol batzordeburua) eta Ibon Maza (Babyauto etxeko ordezkaria).
91 traineru eta 1.200 arraunlaritik gora
Estropada honetan, 91 traineru eta 1.200 arraunlaritik gora arituko dira lehian: “1995. urtean antolatu zen lehen aldiz jaitsiera Orion, eta ordutik, 17.000 estropalari baino gehiagok parte hartu dute proban. Horregatik, Orio Arraun Elkartearentzat egun berezia da, eta urtez urte kanpotik etortzen diren arraunlarientzat ere bai. Taldeek ondo prestatzen duten proba izaten da, eta estropalariek erakusten duten mailak are erakargarriagoa egiten du. Azken urteetan, Oriako jaitsieran emaitzak onak lortu dituzten taldeak gero udan fin ibili izan dira”.
4.000 eta 6.000 metroko ibilbideak
Estropada eremuan ez da aldaketarik izango aurtengo edizioan, eta antolatzaileek bi ibilbide egokituko dituzte larunbaterako.
- Luzeenak 6.000 metro izango ditu, eta estropalariek Mapilen (Aginaga) izango dute irteera puntua. Senior mailako gizonezkoak arituko dira eremu honetan.
- 4.000 metroko ibilbidean, berriz, estropalariak Sarikolatik aterako dira. Eremu honetan mediterraneoko ontziek, emakumeek, jubenilek eta beteranoek egingo dute arraunean.
Fanfarrea eta marmitakoa, eguerdian
Eguna osatzeko, antolatzaileek ekintza osagarri pare bat programatu dituzte eguerdi parterako: hamabietatik aurrera fanfarre bat herriko kaleak alaitzen arituko da, eta ordu batean, marmitakoa banatuko dute Ibai Ondo auzoko plazatxoan, errio ondoan.
4.000 metroko proba, Sarikola-Orio artean
- Parte hartzaile kopurua: 58.
- Irteera ordutegia: 16:00-16:57 artean. Minuturo talde bat ureratuko da.
- Irteeren hurrenkera:
– Llagut-ak (16:00-16:06):
Vogadors de Calafell, Rem Arenys de Mar, Club Martim Barcelona “B”, Club Martim Barcelona “A”, C Rem Cambrils, Rem Capgrossos Mataro, Nat Badalona.
– Mixtoak+jubenilak (16:07-16:16):
Ilunbe Trintxerpe, TAK Tolosaldea, San Juan, Donostia Arraun Lagunak, Zumaia, Busturialdea, Hernani, Arkote, Bermeo (Denia), Zarautz.
– Beteranoak (16:17-16:37):
Club Rem Cambrils, Rem Capgrossos Mataro, Mundaka, Club Rem Badalona, CN Gandia (Hernani), Betulo Txanpa, Plentzia “B”, Sestao “B”, Badok 13 Zarauzko Beteranoen A.E. “B”, Ibaialde AE, Bilboko Beteranoak, Perillo, Endaika, Mundaka, CR Chapela, Sestao “A”, Zumaia, Getxo, CD Fortuna KE, Plentzia “A”, Badok 13 Zarauzko Beteranoen A.E. “A”.
– Traineruak (EAB-ABF): emakumezkoen absolutuak (16:38-16:57):
CN Benidorm-Anemona (Minbizia), CN Benidorm, Universitat de Alacant, Club Rem Badalona, Orio Babyauto “B”, Kaiarriba “B”, Lutxana AE, Lapurdi, Hernani, Ondarroa AE, Isuntza AE, San Juan, TAK Tolosaldea, Deustu, Zumaia, Hibaika, Hondarribia, Kaiarriba “A”, Donostia Arraun Lagunak, Orio Babyauto “A”.
6.000 metroko proba, Mapil-Orio artean
- Parte hartzaile kopurua: 33.
- Irteera ordutegia: 16:58-17:30. Minuturo talde bat ureratuko da.
- Irteeren hurrenkera:
– Traineruak (GAB-ABM): gizonezko absolutuak:
Rem Badalona, RCN Denia (Bermeo), Universitat de Alacant, Hondarribia “C”, Zarautz “B”, Santurtzi “C”, Ondarroa “B”, Isuntza AE “B”, Mutriku, San Juan “B”, Busturialdea, Hibaika, Lapurdi, Santurtzi “B”, Hondarribia “B”, Orio Babyauto “C”, Getxo, Santoña, Zumaia, Arkote, Pedreña, San Juan “A”, Kaiarriba “B”, Getariako AE, San Pedrotarra, Orio Babyauto “B”, Zarautz “A”, Isuntza AE “A”, Ondarroa “A”, Kaiarriba “A”, Santurtzi “A”, Hondarribia “A”, Orio Babyauto “A”.