Usurbilgo EHBilduk “Herri bat irabazteko” lemapean herri batzarra antolatu du otsailaren 20rako (osteguna). Potxoenean egingo da arratsaldeko 18:30ean eta bertan, EH Bilduko Gipuzkoako koordinatzailea eta Orexako alkatea den Eneko Maiozek parte hartuko du. Batzar honetan herriko EHBilduko taldearen eraketa prozesua eta hauteskundeak aztertuko dituzte.
Usurbilgo EHBildu: “Erronkaz bateriko urtea datorkigu! Otsailak 20an izango dugun herri batzarrean erronka hauek landuko ditugu: herriko EHBilduko taldearen eraketa prozesua eta hauteskundeak. Potxoenean elkartuko gara beraz 18:30ean. Bertaratu!”
Posta bidez bozkatzeko epea zabalik
Osteguneko batzarrean, hauteskundeak izango dituzte mintzagaien artean, Eusko Legebiltzarra berritzeko apirilaren 5erako deitua dagoen bozketa eguna. Dagoeneko posta bidez bozkatzeko epea zabalik dago:
- Otsailak 11, asteartea: Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deitzeko dekretua argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.
- Otsailak 11 – martxoak 26: posta bidez bozkatzea eskatzeko epea (atzerrian bizi direnek martxoaren 7ra arte).
- Otsailak 17 – otsailak 24: Usurbilgo udaletxean, idazkaritzan (09:30-14:30) kontsulta erreklamazioak egiteko epea.
- Otsailak 17 – otsailak 24: Alderdien hautets-propagandarik ez jasotzeko eskaerak egiteko epea, Udaletxean edo INE Espainiako Estatistika Instituan.
- Otsailak 18 – otsailak 23: Erreklamazioak aurkezteko epea.
- Otsailak 26 – martxoak 2: hautagai zerrenden aurkezpena hauteskunde batzordeetan.
- Martxoak 7 – martxoak 11: hauteslekuetako mahaiak osatzeko kideen zozketak. (Usurbilgo zozketa egiteko eguna zehaztea falta da momentuz).
- Martxoak 10, astelehena: hautagai zerrenden argitaratzea.
- Martxoak 16 – martxoak 29: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek beharrezko dokumentazioa jasoko dute.
- Martxoak 20 – apirilak 3: hauteskunde kanpaina.
- Apirilak 4, asteazkena: hausnarketa eguna.
- Apirilak 5, osteguna: hauteskunde eguna.