Atzo arratsaldean usurbildarrak eta zubietarrak “Zaldibar argitu, erraustegia gelditu!” lemapean kalera atera ziren protesta egitera. Errausketaren Aurkako Mugimenduak hainbat herrietan elkarretaratzeak deitu zituen, horien artean Usurbilen eta Zubietan. Guztietan Zaldibarko zabortegiko bi desagertuen familiei eta gainerako kaltetuei elkartasuna adierazi zieten eta bertan egiten diren hondakinen kudeaketa eskasa salatu ere.
Inguru hauetan ere Zubietako erraustegiak eragingo dituen kalteak ere ataka berdinean aurkitzen direla ohartarazi zuten deitzaileek. Martxoaren 3an Zubietako erraustegiaren irekiera ofiziala egingo dutela iragarria dago, beraz, Errausketaren Aurkako Mugimenduak adierazi du datozen mobilizazio eta ekimenei adi egoteko eta egingo diren ekimenetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.