Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, gaur (otsailak 12) Zaldibarreko zabortegiarekin nahiz Zubietako erraustegiarekin gertatzen ari dena salatzeko “Zaldibar argitu, erraustegia gelditu” lemapean elkarretaratze zaratatsuak deitu ditu Gipuzkoako hainbat herrietan, tartean, Usurbilen eta Zubietan. Usurbilgoa Mikel Laboa plazan egingo da eta Zubietakoa Alamandegi aurrean, biak 19:00etan: “Zaldibarko desastrea kudeatu dutenek erraustegia martxan jarri nahi dute. Hondakinen kudeaketa zentzuzko baten alde, atera kalera!”.
Errausketaren Aurkako Mugimendua
“Errausketaren Aurkako Mugimenduak bat egiten du ‘langileak, osasuna, erantzunkizunak’ eskaerekin eta ondorengo herrietan jende guztia deitzen dugu otsailaren 12an 19:00etan mobilizazio zaratatsuetara. Zaldibarren hondakin arriskutsurik ez zegoela esan, eta bi langile desagerrarazi dituen eskandaluak azalerazi du zer nolako maila duten etxe ondoan erraustegia inposatu nahi diguten politikariek. Gainera, behin larrialdia abiatuta, denak ezkutatu egin dira arazoa kudeatu beharrean. Horregatik, denak kalera!”
Deialdiak
- USURBIL: Mikel Laboa plazan, 19:00etan
- ZUBIETA: Alamandegi aurrean, 19:00etan
- LASARTE-ORIA: Okendo plazan, 19:00etan.
- HERNANI: Plaza Berrin, 19:00etan.
- ANDOAIN: Udaletxe aurrean, 19:00etan.
- URNIETA: Udaletxe aurrean, 19:00etan.
- OIARTZUN: Udaletxe aurrean, 19:00etan.
- IRURA: Udaletxe aurrean, 19:00etan.
- DONOSTIA: Udaletxe aurrean, 19:00etan.
- OÑATI: Udaletxe aurrean, 19:00etan.
- ZALLA: Udaletxetik manifestazioa, 18:30ean.
- BILBO: Arriaga plazan, 18:30ean.