Herriko ikastetxeetan hasi dira dagoeneko inauteri jaien antolakutza lanetan: mozorroak prestatzen, dantza entseguak,… Otsailaren 21ean (ostirala) Aginagako eta Zubietako eskola txikietan eta Udarregi Ikastolan inauteri jaiak ospatuko dituzte.
Aginagako Eskola
- 15:00 Txaranga osatu eta kalejira egingo dute Aginagan barrena. Geldialdietan, dantza eta kantu saioak.
Zubietako Eskola
- 15:30 Zubietako Eskolakoen inauterietako kalejira. Ibilbidea: Eskola, Alamandegi, Barazar eta plaza eguraldi onarekin. Euria bada, frontoian.
Udarregi Ikastola
- 10:15 HHkoen festa Usurbilgo frontoian. Giro euritsua bada, Oiardo Kiroldegian.
- 11:00 LHko ikasleen desfilea herrian barrena. Bi ibilbide osatuko dituzte:
- Udarregi Ikastola, Atxegalde, Usurbilgo Udala, Kale Nagusia, Errekatxiki kalea, Puntapax kalea, Bordatxoko biribilgunea eta Oiardo Kiroldegia.
- Udarregi Ikastola, Bordatxoko errotonda, Bordaberri kalea, Aliproxeko biribilgunea, Kalezar, Puntapax kalea, Bordatxoko biribilgunea eta Oiardo Kiroldegia.
- 11:45 DBHko ikasleen ikuskizuna Kiroldegian. LHkoak ikasle moduan bertan izango dira.
- 15:30 LHko ikasleen “Gure esku ez dauden gauzak” ikuskizuna Kiroldegian.
Oharrak
- Udarregi Ikastolak, iaz bezala, eta emanaldi berean ziklo ezberdinetako ikasleen ikuskizunak bateratu beharrean, hirutan zatitu du hitzordua. Hartara, saio bakoitza jende gehiagok ikusteko aukera izango du. HH-koen jaialdiarekin hasiko dute eguna frontoian (euria bada Kiroldegian). LHkoak desfilatzera irtengo dira gero, eta segidan DBH-koen Kiroldegiko ikuskizunera joango dira. LH-koek emanaldi propioa eskainiko dute bazkalostean.
- Kiroldegirako sarbidea futbol zelai aldeko atetik izango da. Ikuskizuna baino 20 minutu lehenago irekiko da atea.
- Kiroldegiko ikuskizunerako ikasle bakoitzak sarrera bat izango du etxera eramateko. Horrez gain, Kiroldegiko sarreran txartelak banatuko dira emanaldia ikustera sartu nahi dutenentzat.Txartela ezinbestekoa izango da emanaldia ikusi ahal izateko.