Otsailaren 29an (larunbata) LARReko Mahaiak “Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez erre etorkizuna!” lemapean manifestazioa deitu du. Donostian egingo da, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Easo plazatik. LARReko Mahaia CCOO, LAB, STEILAS eta EHNE sindikatuak, ikasleen sindikatuak, Greenpeace eta Eguzki talde ekologistak, Ernai gazte erakundea, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Extinction Rebellion eta GuraSOS-ek biltzen ditu.
Deitzaileek erraustegia ofizialki martxan jartzeko eguna hurbiltzen doan honetan, erraustegia geldituko dela ozen adierazteko unea dela gogorarazten dute. Erraustegiaren baimena bertan behera uztea eskatzen dute: “LARReko Mahaian elkartzen garen eragile sozial eta sindikalek bat egiten dugu erraustegiaren baimena bertan behera uzteko abian dauden eskaerekin, eta agintariei exijitzen diegu otsailaren 29an Donostiako kaleetara aterako garen herritar guztion hitza entzun dezatela. Jakin dezatela borroka hau ez dela inoiz amaituko: dena baitugu irabazteko”.
Babesleak
- Errausketaren Aurkako Mugimendua.
- Greenpeace.
- GuraSOS.
- Ekologistak Martxan.
- Eguzki.
- ELA.
- LAB.
- CCOO.
- STEILAS.
- ESK.
- HIRU.
- Sortu.
- Zaldunborda bizirik.
- Güeñes Bizia.
- Bizi.
- Ernai.
- Ikasle sindikatua.
- Extinction Rebellion.
- Haritzalde.
- EHNE.
- Fridays For Future.
- Naturkom.
- Etxalde.
- EHBildu.
- Alternatiba.
- Elkarrekin Podemos.
- Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT).
- Satorralaia.
- OlatuKoop.
- Urtarrilak 25, gure arnasaren alde.
- Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta.