2019ko martxoak 8 (Arg.: Noaua!)
Usurbilgo “M8 egunero da” taldea 2020ko martxoaren 8ko Emakumeen Egunerako ekimenak prestatzen murgildua dabil. Hirugarren bilera deia egin dute aste honetarako, otsailaren 11rako (asteartea). Bilera Potxoenean egingo da, 19:00etan eta irekia da, edonork parte hartu dezake.
2019ko martxoaren 8a egun historikoa
2019ko martxoaren 8a historikoa izan zen Euskal Herrian, 24 orduko grebara deitu zituzten emakumeak. Planto historikoa egin zuten herriko emakumeek. Emakumeen lanak gure gizartean duen eragina ikustarazteko eta lan hori aintzat hartu dadila eskatzeko deitu zuen grebara mugimendu feministak; emakumeen ekarpenik gabe, gizartea geratu egiten dela erakusteko. Euskal Herri osoan bezala, Usurbilen ere grebak jarraipen handia izan zuen. Usurbilgo emakume* talde batek egun osorako egitaraua antolatu zuen (+).