Kalezarren egingo den zaintzadun etxebizitzen auzunearen urbanizazio proiektua onartu da eta lanak martxoko lehen hamabostaldian hasiko direla aurreikusi da

Kalezarko adinekoen zaintzadun etxebizitza

Usurbilgo Udalak jakinarazi du Kalezarren egingo duten zaintzadun etxebizitzen auzunearen urbanizazio proiektua onartu dela eta beraz, Matia Fundazioak egoitza eraikitzen hasteko baimena du. Urtarrilaren 28an egindako Tokiko Gobernu Batzordean onartu zen, horixe izan da proiektua gauzatzeko azken udal-tramitea. Eraikitze lanak martxoko lehen hamabostaldian hasiko direla aurreikusi dute: “Urte luzeetan komentua izandakoan egingo du Matiak auzunea. Hitzarmen sozial bat lantzen ari gara orain, hainbat zerbitzuren arteko integrazioa lantzeko”.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Gaur bertan (otsailak 10) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Kalezarko adinekoen zaintzadun etxebizitzez osaturiko auzune urbanizazio proiektuaren (Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-96-Portalmusu- eta A-97-Komentua eremuetako Urbanizazio Proiektua) behin betiko onespenaren erabakia berretsi du: “Ebazpen hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio bide administratiboari”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.