Usurbilgo Aztarrika Gazte Asanbladak “Otsailari Aztarrika” ekimena antolatu du otsailerako, erraustegia izango delarik gai nagusia: “Otsailari Aztarrika! Gazteok ere erantzuna eman nahi diogu herrian inposatu diguten erraustegiari! Hementxe otsailerako prestatu dugun egitarau osoa”.
Otsailak 8, larunbata
- 09:00 Mendi martxa Mikel Laboa plazatik: “Badator otsailako egitarauaren lehen ekintza! Erraustegiaren tematikai jarraituz mendi martxa bat burutuko deu eta joko bitartez hainbat gauza interesgarri ikasikoitugu! Animatu gerturatzea, goizpasa oso politta izangoata!”
Otsailak 13, osteguna
- 20:00 Olaia Inziarte bakarlaria Mikel Laboa plazan.
Otsailak 15, larunbata
- 11:00 Hitzaldia Sutegin: “Zer du erraustegiak ezkutuan?”. Hizlariak: Ainhoa Intxaurrandieta (Gipuzkoako Aldundiko eta GHK-ko arduradun ohia) eta Joxe Mari Irazusta (Errusketaren Aurkako Mugimendua).
Otsailak 22, larunbata
- 18:00 Inauteri Eguna: Karrozari segika, gazteok Aztarrika. Dj ibiltaria Aztarrikaren karrozarekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
- 20:00 Aztarrikaren eskutik performanzea frontoian.