Arg.: Usurbilgo Udala
Usurbilgo Udala Kalezarko Pikaola eta Murkaiku arteko bidegorria egiteko lanekin hasi da. Udalaren esanetan, lan hauek egiteko Eusko Jaurlaritzak 80.000 euroko dirulaguntza eman du eta lehiaketara atera ondoren, Excavaciones y Transportes Orsa enpresak irabazi du bidegorria egiteko lanak. Ekonomia zirkularra oinarri hartuta, eraikuntzetatik birziklatutako materialak erabiliko ditu Orsak bidegorria egiteko. Bertatik pasa zaretenok, dagoeneko lanak hasita daudela ikusiko zenuten. Udalak lanok bi hilabete iraungo dutela aurreikusi du.
Usurbilgo Udala: “Hasieran, 142.500 euroko kostua zuten lanek, baina 80.000 euroko laguntzarekin, erdia baino pixka bat gehiago aurreztuko du udalak. Oinezkoentzako eta bizikletentzako 2,5 metroko bidegorria egingo du Orsak, euri-urak jasotzeko arekarekin. Batik bat, bidegorria egiteko erabiliko den materialagatik lortu dute laguntza hain handia izatea: izan ere, ekonomia zirkularra oinarri hartuta, eraikuntzetatik birziklatutako materialak erabiliko ditu Orsak lan horretarako”.