Otsailaren 7an (ostirala), Aitor Aranguren aginagarra lehendabiziko aldiz eskuz binakako txapelketan lehiatuko da Zestoan. Pilota partida ETB1ean zuzenean eskainiko da, gaueko 22:00etan hasita.
Arangurenek, Aimar Olaizolarekin batera jokatuko du, Erik Jaka eta Jose Javier Zabaletaren aurka. Aimar Olaizolaren lehiakide zen Mikel Urrutikoetxea ordezkatuko du Aitorrek, atzelariak eskuin eskuan arazoak dituelako, aurreko neurketa batean mindu zelako.
Neurketa hau garrantzitsua izango da, Olaizola eta Urrutikoetxea eskuz binakako txapelketako seigarren postua eskuratu eta “play-off”etarako sailkatu nahian baitabiltza.