Murgil Handia Oria errioan ibili da, Motondo inguruan

Murgil handia-Bittor Mutiozabal-2Murgil Handia Orioko Motondo aldean  (Arg.: Bittor Mutiozabal)

Usurbilgo Txoriak blogean (Usurbil eta Orio Beheko txoriak) jakin berri dugu pasa den astean Murgil Handia (podiceps cristatus) izeneko hegaztia gure inguruan ibili dela, Orio eta Aginaga artean, Motondo inguruan. Diotenez,  gure inguruan ikusi dezakegun hegazti edenerrenatakoa da: “Murgil handiaren lumajea bereziki ikusgarria da ugalketa garaian. Halere, neguan, lumajearen xarma zertxobait itzaltzen bada ere, hegaztiak edertasun berezi bati eusten dio. Hartu ditzazuen adibide gisa Bittor Mutiozabalek Motondo aldean aurreko astean ateratako argazkiak”.

Murgil handia-Bittor Mutiozabal-1Murgil Handia Orioko Motondo aldean  (Arg.: Bittor Mutiozabal)

Murgil handia

Murgil handiaMurgil handia edo murgil erregea (Podiceps cristatus) podicipedidae familiako ur-hegaztia da, aintziratan bizi dena. Euskal Herrian dituen izenak Itsas-bele, Itsas-oilo mottodun eta Bolborin ere esaten zaio. Leku zingiratsuetan ibiltzen da eta Europako eta Asiako erdialdean, Afrikako ekialdean eta hegoaldean eta Australiako hego-ekialdean bizi da.

Bere generokoen artean handiena da Europan bizi dena. 46 eta 51 cm arteko luzera eta 85-90 cm arteko hegozabalera hartzen du. 0’9 eta 1’5 Kg arteko pisua izan ohi du. Arrak zein emeak antzeko itxura izaten dute, lepo luze estilizatua, bizkarralde iluna eta sabelalde zuria. Aizto itxurako moko beltz zorrotz luzea du eta begi gorria.

Ugalketa garaian pileo (burugain) beltza izaten du eta mottoak luzatzen zaizkio. Buruaren atzealdera gola gorrixkak izaten ditu, ertzean iluntzen direnak. Aurpegia ordea zuria izaten du. Bizkarraldea oso iluna izaten du, gaztain kolorea hartzen duelarik. Neguan mottoak eta golak galdu eta tono gorrixkak ere desagertzen zaizkio, animalia zuriagoa bihurtuz. Mokoa ere arroxa kolorekoa bihurtzen zaio.

Landaretza sarria duten aintzira eta paduretan ugaltzen da. Eztei dantza oso konplexua izaten du eta oso deigarria da. Bikoteek elkarrekin igeri egiten dute, buruak mugituz eta motto eta golak zabalduz, batak bestearen imintzioak jarraitzen. Dantzaren amaieran hondotik arturiko algak mokoan dituztela bularrak elkarren kontra jotzen dituzte. Julian Huxley-k The Courtship‐habits of the Great Crested Grebe (Podiceps cristatus) (1914) argitalpenean deskribatu zuen dantza berezi hau.

Ur ertzeko landaretan egiten dute habia. Martxoan 1-6 arrautza artean jartzen dituzte, hasieran zuriak baina gero arre kolorea hartzen dutenak. 27-29 egun ematen dituzte txitatzen, hala arrak nola emeak. Txitak gaztain kolorekoak dira baina burua eta lepoa marratua dute, zuria eta beltza. Hasieran helduek bizkarrean eramaten dituzte hegoetako luma artean gordeta baina zazpigarren asterako bakarrik bizitzeko gai dira.

Arrainak jaten ditu, batez ere, baina baita krustazeoak, intsektuak, igel txikiak eta beste zenbait animalia ere. Izenak adierazten duen bezala uretan murgiltzen dira eta urpean distantzia luzeak igeri egiteko gai dira.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.