Etxerat Elkartea: “Espainiako Gobernuak ba al daki zenbat istripu, zenbat zauritu, zenbat hildako egon diren senideak izateagatik sufritzera kondenatu gaituztenetik?”

EtxeratArg.: Etxerat Elkartea

Dispertsioa modu sistematikoan ezarri zutenetik 33 urte igaro diren honetan, Etxerat Elkarteak salbuespeneko espetxe politikari behin betiko amaiera jar diezaion eskatu dio espainiar Gobernu berriari.

Etxerat Elkartea

“Duela hilabete bat baino gutxiago euskal gizarteak Bilbo eta Baionako kaleak bete zituen berriz ere urteroko manifestazio jendetsuan. Ez da lehen aldia euskal gizarteak gaur egongo espetxe politikarenganako gaitzespena adierazten duela: gehiengo sozial, politiko eta sindikala behin eta berriz urrunketarekin amaitzeko eta espetxe politikan aldaketa bat ematearen alde agertu da. Nafarroako zein Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu guztiek egindako adierazpenak gogorarazi nahi ditugu. Baita Nafarroako eta Euskal parlamentuetako adierazpen instituzionalak ere. Eta nola ez 60 mozio munizipal baino gehiago egon direla, hilabeteko azken asteazkenetan sindikatuek Bilbon egiten dituzten elkarretaratzeak, eta duela gutxi Nafarroako parlamentuak hurbilketaren alde emandako adierazpena.Baina oraingoz Espainiako Gobernuak ez dio erantzunik eman eskaera sozial honi.

Ezin dugu ahaztu 2018ko ekainean Pedro Sanchezek espetxe politikan aldaketak egingo zituela iragarri zuela. Harrezkero hurbilago dauden espetxeetara lekualdaketa batzuk egon dira baina baita urrunago dauden espetxeetara ere.Gradu progresio batzuk ere egon dira, baina oso gutxi, gure senide presoen gehiengoa lehenengo graduan jarraitzen duelarik eta justifikaezinak diren isolamendu egoerak ere badaude. Espainiako Gobernuko jarrera zalantzatia da, salbuespenezko espetxe politika sistematikoki ezartzen dela adierazten duen jarrera.

Baina gure egoerak ez ditu zalantzak onartzen, ezta atzerapenik ere ez. Espetxe politikaren aldaketa iragarri zenetik 19 hilabete luze igaro dira, baina oraindik ez da gauzatu. 83 asteburu igaro dira, bidai luze hauek egitera behartuta gaudenontzat arriskuz betetako 83 asteburu. Eta inposatutako arrisku hau 18 istriputan islatzen da, haietako 16 estatu espainolean, 3 kaltetu eragin dituztenak, haien artean hilabete gutxiko haur bat, larriki zauritutakoak, ospitalizazioak, izugarrizko kalte materiala… sufrimendua.

1.TESTIGANTZA: Ana Igarriz deitzen naiz.2017 urteko abenduaren bukaeran, nire ama eta izebarekin batera Castelloko espetxetik bueltan, kotxe istripu larri bat izan genuen, nire ama eta nire izeba kaltetuenak izan zirelarik. Egun batzuk ospitalean igaro genituen. Ondorio fisiko eta psikikoak betirako dira, gaur egun nire amak oraindik ere ondorio hauek nabaritzen ditu. Euskal preso politikoen 942 senide eta lagunok jasan izan dugu egoera hau. Urrunketaren ondorioak dira.

2. TESTIGANTZA: Xochitl Karasatorre naiz. 7 urte nituenetik milaka kilometro egiten ditut nire aita ikusi ahal izateko. Beregana ez joatea edo famili eskubidea mantentzearen artean aukeratu dezaket bakarrik. Nire aita da eta nire eskubidea da baina prezio bat dauka: nire bizi osoa, nire haurtzaroa, nire nerabezaroa, nire lana eta nire ikasketak, bisita orduengatik, errepidean eman beharko ditudan orduengatik, bidai hauek egiteko behar dudan diruarengatik baldintzatuta daude. Urrunketak nire bizitza oztopatzen du eta egoera hau ez dut bizitzen nire aita espetxean dagoelako, baizik eta urrun dagoelako.

3. TESTIGANTZA: Josune Dorronsoro naiz. Duela 27 urtetik nire bizitza errepidera lotuta dago. Nire anaia ikusi ahal izateko 2.200 km egin beharko ditut. Ezin dut erabaki noiz jarri errepidean, datak eta ordutegiak inposatuak direlako, baita distantzia eta bizi dugun arriskua ere. Nire anaia bisitatzea aukeratu dut nire familia delako eta nire eskubidea delako, baina oso prezio altua jarri digute, gure osasunarekin eta gure ekonomiarekin ordaintzen duguna. Gaur hemen ikusten dituzuen senide guztion egoera da eta hemen ez dauden beste askorena ere.

Espainiako Gobernuak ba al daki hau dena? Badaki. Ba al daki zenbat istripu, zenbat zauritu, zenbat hildako egon diren senideak izateagatik sufritzera kondenatu gaituztenetik? Zenbat pertsona biktima potentzialak bihurtzen diren astebururo? Ba al daki zenbat senideek haien bisita eskubideari uko egitera behartuta dauden, errepidean hainbeste orduz egoteak eragiten dituen ondorioei aurre egiteko gai ez direlako? Badaki, urrunketaren helburu nagusia senide eta lagunoi eragiten digun sufrimenduaren erabilera delako. Zenbat sufrimendu gehiago gehitu nahi digu Espainiako Gobernuak?

Espetxe politika hau ezarri zenetik 33 urte igaro dira dagoeneko. Inoiz ez du justifikaziorik izan, sufrimendua eragiteaz gain giza eskubideak urratzen dituelako. Orain ere ezin da aitzakiarik egon. Egoera honekin amaitzeko ordua da. Euskal gizartearen eskaera aintzat hartzeko ordua da. Euskal gizarteari aurrera begiratzeko eta aurrera egiteko aukera emateko ordua da”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.