EAJren zurikeria salatzeko, klima larrialdiaren aurkako arbolak Forondatik ihes egin du eta basorako bidea hartu du

Forondatik ihesi

2019ko Alderdi Egunean EAJ alderdiak Forondan klima larrialdiaren aurka arbol bat landatu zuen eta aste honetan arbol hori landatu zen lekuan ez dagoela jakin dugu. Arbolak Forondatik ihes egin du eta basorako bidea hartu du. Ihesaldi honen helburua jeltzaleen zurikeria salatzea izan da, zuhaitzak eta bere lagunek azaldu dutenez. Zentzu honetan, EAJk bultzatu dituen azpiegitura erraldoien zerrenda luzea gogoratu dute, horien artean Zubietako erraustegia.

Forondako Arbola babes-GuNe eske

“Hilabeteak igaro dira Forondako Arbola babes-GuNe eske hurbildu zitzaigula EAJren zurikeriatik ihesi. Klima larrialdiaren aurka Forondako Arbola landatu zuen PNV berbera da erraustegia, supersurra, AHT, Artazako tunela, bertoko basoen suntsiketa, Ibarbengoako parking-a eta antzeko txikizioak egiten dituena. Arbolak, Forondako bakardadetik ihes egitea lortu zuen beste arbola batzuekin elkartu eta bizitza eredu jasangarri baten alde matxinatzeko. Basoa astintzen duen haizea adituz gero, nabari da matxinatutako arbolak zerbait prestatzen dabiltzala.

PNVk bere burua zuritzeko bakarrik nahi ninduen. Horregatik egin dut ihes existitzen ez den kapitalismo berdearen irudi ez bilakatzeko. Babesgune honetara heltzeko bidea ez da erraza izan. Asko izan dira auto batek harrapatuta izateko arriskuarekin zeharkatu beharreko autopistak. Bideak goibeldu nau. Negarra eragin dit sarraski bakoitzeko hosto bat galdu dut: erraustegia, SuperSur-a, AHTa, Artatzako tunelaren proiektua, pinuz eta eukaliptoz kolonizaturiko basoak, Ibarrengoako parkina, eta orokorrean gure bizitzetan hain errotuta dagoen hirigintza-eredua”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.