Usurbildarrek Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga espetxean mantentzea justifikaezina dela salatu dute

Zorionak Xua1Arg.: Noaua!

Pasa den ostiralean (urtarrilak 31), Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak deituta,  hileko azken ostiralarekin bat, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zen Mikel Laboa plazan. Oraingo honetan Xua Lasagabaster Urangaren hirugarren urtebetetzea ospatuz burutu zen elkarretaratzea eta bide batez jada baldintzapean aske behar zuten bere gurasoen etxeratzea eskatu zuten bertaratu ziren herritarrek, espetxean mantentzea justifikaezina dela gogorarazita. Elkarretaratzean merezitako urtebetetze ospakizuna antolatu zioten Xuari, jada Usurbilen bizi den haurrari. Zorionak zuri abestuz, tartako kandelak itzali zizkioten, herritarren babes, maitasun eta txalo artean. Amaitzeko talde argazkia atera zuten, Xuak 600 kilometrora dituen guraso Olatzi eta Patxiri bidaltzeko.

Xuak 3 urte

Urtarrilaren 19an Xuak 3 urte bete zituen eta espetxealdiaren hiru laurdenak beteta, jada baldintzapean aske egon behar zuten bere guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangarengandik bereizi zuten. Espainiako legediak behartuta 3 urte bete zituenean, Xua Usurbila etorri zen amona Mari Karmen Anzarekin bizitzera. Gurasoek 600 kilometrora, Valentziako Picassenteko espetxean segitzen dute preso. Gainera ostiraleko elkarretaratzean Olatz eta Patxi berriz guraso izango direla jakirazi zen.

Zorionak Xua2Arg.: Noaua!

Usurbildik 80 kilometro “gertuago”

Olatz-PatxiUrtarrilaren 22an Espainiako Espetxe Erakundeek adierazita,  Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoak Picassenteko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) Madrilgo Aranjuezkora (Espainia) mugituko zituztela jakinarazi genuen. Egun batzuk geroago, Euskal Herritik gertu zegoen espetxe batera lekuz aldatzekoak zirela jakin zen baina faktore berri bat medio, “egokiena” Aranjuezera eramatea zela erabaki dute. Faktore berri hori Olatz haurdun dagoela izan da. Gaur egun dagoen Picassenteko espetxea eta Aranjuezekoak amen moduloak dituzten bakarrak dira, eta horren ondorioz gertuena hautatu omen dute. Gertuago diogunean, Usurbildik 80 kilometro gertuago da.

Usurbilen Nahi Ditugu Elkartea

“Estatuak salbuespenezko espetxe-politika malgutzeko egiazko borondatea balu, ez luke ezer berezirik egin behar. Beren legea aplikatu, besterik ez. Olatz eta Patxi baldintzapeko askatasunean jarriz, familia-etenik ez legoke eta haur berria Euskal Herrian jaioko litzateke.

Berriki, Bilboko eta Baionako Sareren manifestazio jendetsuen ondotik Lakuako Gobernuak presoak Euskal Herritik gertu diren espetxeetara hurbiltzeko Madrilgo Gobernuari plan bat proposatu izana positibotzat jotzen dugu. Urrunketaren amaiera exijitzen duen edozein jarrera ontzat hartzen dugulako. 33 urte igaro dira urrunketa eta salbuespen penitentziarioek presoen senide eta lagunen eskubideak urratu eta beren bizitzak baldintzatzen dituztenetik.

Krudeltzat jotzen dugun espetxe politika hau bertan behera uzteko urrats berriak tamalez, tantaka eta interes politiko jakin batzuen arabera egiten ari dira. Garbi dugu borrokan segitu beharko dugula larriki gaixorik dauden presoak espetxean mantentzearekin, isolamenduarekin eta presoak erregimen gogorretan izateko graduen politikarekin amaitzeko. Xua eta gurasoen kasuan, Olatz eta Patxi Xuarekin etxean bueltan izateko lanean jarraituko dugu. Egoera bidegabe hau izanik ere, Xua Usurbilen izanik, gure artean ahalik eta era goxoenean hartuko dugu”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.