Euskal Inauteriak Zubietan eta Lasarte-Orian (Arg.: Noaua!)
Inauteriak gerturatzen ari dira eta zubietarrak ere hasi dira prestaketa lanetan. Otsailaren 15an (larunbata), Zubieta Lasarte-Oriarekin senidetuko da Euskal Inauteriak ospatzeko. Azken urteotan bezala, ekimen hau Zubietako herriak eta Lasarte-Oriako Euskal Inauteri konpartsak antolatzen dute. Zubieta eta Lasarte-Oria batzen dituen zubia da lotunea. Zubian bertan lasartearrek harrera egin eta senidetze ekitaldia ospatuko dute. Ondoren Lasarte-Oriarik barrena kalejiran eta erromerian joango dira eta amaieran suaren ekitaldi berritua (xomorro guztiak irudikatzen dituen Kaxkamalo erreko dute) eta txokolate jana izango da.
Egitaraua
- 16:30ean, ekitaldia, Zubietako plaza.
- Ondoren, Zubietatik Hipodromoko zubira zubietarren kalejira.
- 17:00etan, Lasarte-Oriako txantxoak batu eta erdiguneko kaleetatik barrena kalejira egingo da Okendo plazaraino (Hipodromo etorbidea, Tajamarreko biribilgunea, Kale Nagusia, Arkupeko biribilgunea, Okendo plaza. Ibilbideko geldiuneak: Kutxatik hipodromoko zubi aldera, Tajamarreko biribilgunetik Ilargi aldera eta Arkupeko biribilgunetik eliza aldera).
- 19:00etan, senidetze ekitaldia, dantza eta suaren ekitaldia egingo dira, Okendo plaza.
- Amaitzeko, partea hartu dutenei zuzendutako txokolatada izango da, Okendo plaza.
Oharra
- Eguraldi txarrarekin, jaia 17:30etan Oriarten.