Otsailaren 12an 2020ko Santixabel jaiak antolatzen hasteko lehen bilera egingo da Potxoenean

santixabelak

Otsailaren 12an (asteazkena) 2020ko Santixabel jaiak antolatzen hasteko lehen bilera egingo da Potxoenean, 18:00etan. Bilera hau herriko jaien antolaketarako proposamenen bat duen edonori irekia dago eta beraz, herritarrei dei egin diete bertara gerturatzeko.

Xauxar Txosna Batzordea

Xauxar1

Pasa den ostiralean (urtarrilak 31) Usurbilgo Xauxar Txosna Batzordearen izen berriaren aurkezpena egin zen Mikel Laboa plazan. Abenduan abiarazitako hilabeteko parte hartze prozesua borobildu zuten ostiralean. Aitzagan, Txiribogan, Txirristran eta Zendoian izenak proposatzeko kaxa bana kokatu zuten lehenik, nahi zuenak izen bat proposa zezan. Urtarrila erdialdera, kaxa hauetan bildutako lau izen aukeratu eta sare sozialetan zabaldu zituzten, gustukoena hautatzeko aukera eskainiz:

  • Zertzeta (%3,4)
  • Ziztada (%31)
  • Goiztiri (%6,9)
  • Xauxar (%58,6)

Xauxar2Arg.: Noaua!

“Zuek erabaki moduan, hemendik aurrera, Usurbilgo Txosna Batzordearen izena Xauxar izango da! Xauxar Txosna Batzordea bezala definituko gara hemendik aurrera. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da urteetan zehar sortu dugun kolektibo honi izen bat ezartzeko! Gazteok Santixabeletan izan dugun paperaren bilakaeraren beste pauso bat da. Modu batera edo bestera, denok parte hartu dugu herriko jaietan gazteentzako esparru bat sortzen eta mantentzen, auzolanez antolatutako jai herrikoietan gure beharrei erantzuteko eremuari forma emanez.Txosna Batzordeak jaietako gazte izaera edo helburua beti bermatu du eta kolektiboan bilakatu da. Kolektiboari izaera bat emateko beharra sentitu genuen. Bilguneari izen bat jartzekoa, jendeak ulertu dezan beste ekimen batzuk daudela herrian eta Txosna Batzordea horietako bat dela. Erronka bete dugu, Xauxar du izena Usurbilgo Txosna Batzordeak”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.