Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak “Sagarrondotik sagardora 2020” ikastaro zikloa antolatu du otsailaren 6tik urriaren 17ra bitartean. Guztira hamaika saio izango dira eta denak Potxoenean egingo dira, 09:00etatik 13:00etara.
Izena emateko epea zabalik
Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Saio guztietarako eman daiteke izena, edota saio solteetarako ere.
Ikastaroen informazioa
- Ordutegia: 09:00-13:00.
- Lekua: Potxoenea.
- Ikastaro osoaren prezioa: 99€ (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan).
- Egun solteetan izena emateko aukera zabalik. Horretarako, aurretik, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri behar da.
- Izen ematea: 943 361 114 edo alkartasuna@usurbil.com
- On line: alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak
- Oharra: Ikastaroen egunak adatuak izan daitezke, eguraldia edo irakaslearen eskakizunagatik. Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Egutegia
- Otsailak 6, osteguna; 18:00etan: “Sagarrondoen eta sagar basatietatik sortutako landareen arteko desberdintasunak. Nola sortu landare osasuntsu bat”, Juan Gamiorekin.
- Otsailak 15, larunbata: “Sagastien neguko kimaketa, eta ongarriketa”, Aitor Etxeandiarekin.
- Martxoak 7, larunbata: “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa”, Josu Osarekin.
- Martxoak 21, larunbata: “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”, Aitor Etxeandiarekin.
- Apirilak 25, larunbata: “Ilargia eta egutegi biodinamikoa”, Xabier Akizurekin.
- Maiatzak 9, larunbata: “Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?”, Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin.
- Ekainak 6, larunbata: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriketak”, Aitor Etxeandiarekin.
- Uztailak 11, larunbata: “Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa”, Josu Osarekin.
- Irailak 5, larunbata: “Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”, Aitor Etxeandiar eta Egoitz Zapiainekin.
- Irailak 19, larunbata: “Etorkizuneko sagastiaren diseinua; biltzeko makinaria, barietatea, mentu-oinak, sagastien formatoak”, Aitor Etxeandiarekin.
- Urriak 17, larunbata: “Sagargintza eta sagardogintza ekologikoa. Betebehar tekniko-administratiboak.”, Enrique Dapenarekin (Eneek).